"Nere andria andre ona dala" kanta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GOI-017-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Nere andrea andre ona dala" abesten du. Bere koinatuari entzunda ikasitakoa du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 15a
- Iraupena: 0:01:58
- Erref: GOI-017/047
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
Nere andrea andre ona dala
auzuan hala diote, diote
erositako preziyuetan
preziyo erositakuetan
erositako preziyuetan
pozik salduko nuke.
Nere andrea kamisa zaharra
beria balu ezer ez, ezer ez
zazpi astian soinian dauka
soinian dauka zazpi astian
zazpi astian soinian dauka
garbitutzeko alperrez.
Berriketian balitz gogua
eta jarduna ardatza, ardatza
nere andriak egingo luke
egingo luke nere andriak
nere andriak egingo luke
etxia bete mataza.
- Mataza. Zeri deitzen diyozue mataza?
- Hari madeja nola izaten dia? Ta ardatza, berriz, denbo baten gure izeba zena hola aitzen zen.
- Hariya itten?
- Bai. Ardatza.
- Ia kantatuyazu azkeneko bertsu hoi...
Berriketian balitz gogua
eta jarduna ardatza, ardatza
nere andriak egingo luke
egingo luke nere andriak
nere andriak egingo luke
etxia bete mataza.
- A, oain bai entendittu det hobekixeo. Ze politta. Hoi zeñena den ba al dakizu?
- Hori? Lazaro zena Kaperokona, gure koinaduana. Kaperoko Lazaro zenak kantatzen zun.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!