Bergara (Gipuzkoa)

`Baserritarrak gera gu´kanta

`Baserritarrak gera gu´ kanta abesten du Bixenta Larrañagak.

Transkripzioa

Baserritarrak gera gu,
baserritarrak gera gu,
kaletarra bezin ongi
soiñua jotzen degu.
Baserritarrak gera gu,
Soiñua jo eta dantzatutzen degu.

Zer gera gu? Nor gera gu?
Baserritarrak gera gu.

Baserritarrak izen arren,
Soiñua jo eta dantzatutzen degu.

Baserri hontan bizi gera gu,
etxe zuria eta txakurra,
iturri fresko malentiala
eta betiko bizitza.

Goizian goiz esnatzen gera,
behi marrosa, asto arrantza,
txakur zaunka eta, gaiñera,
egunakin batera
guztiok laneratzen gera.

Tarea egindakuan
itzalera erretiratzen gera.
Guztiok armonixa on baten,
pobre izen arren,
hamentxe bizi gera.

Baserritarrak gera gu,
baserritarrak gera gu,
kaletarra bezin ongi
soiñua jo eta dantzatutzen degu.

Zer gera gu? Nor gera gu?
Baserritarrak gera gu.

Baserritarrak izen arren,
kaletarra bezin ongi
soiñua jo eta dantzatutzen degu.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia