Baserrirako behiak erdibana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GOI-017-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 15a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: GOI-017/008
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
-Hamahiru hillabete pasa behintzat...
-Hamahiru hillabete han pasa.
-Ta handik zer?
-Handikan Sarranera etorri.
-Ta Sarran nun da?
-Sarran hemen.
-Nun? Ze herritan?
-Goizutan, Sarran. Etorri ta euria ari zun. Madalenan deskargatu kamiona eta ekarri giñuzten horrera ta euria xir-xir-xir hola ari zun. Andre batek giltzaz ezin iriki ta ipurdikin jota iriki zun atea. Gero handikan Portolora. Portolon.
-Portolo ta Sarran ze auzotan dira Goizutan?
-Goizutan hemen Aittasemegin biek. Hemen Sarran ta Portolo hor. Eta handikan Portolora ta esan omen zioten gure aitta zenari: “Juan, nola in behar [dittozu] oaingo terrenon lana? Are bat ez, kate bat ez, behi bat ez. Ta nola in behar dittozu hango lanak?”. Eta denak kontsegittu zittun gure aitta zenak. Gaspar zenak eman zizkion behiak erdibana. Gaspar zenak bi behi dotore erdibana. Uztarrin lotu ta eramaitten genun fantasi politta, behi bat Gasparrena ta bestea gurea. Baiña eramaitten genittun [...] polittekin zeara, arera, Portolon, alorrera. Alorren zeon barrabas belarra. Ez! Zerrimuturra. Zerrimuturra izaten da sartu aitzurra o... aitzurrakin mozten da, baiña hiru hortzekoa sartzen bada, hortzak bakarrik ateatzen dia. Bere hartan geratzen da zerrimuturra. Ikaragarri zikiña zeon ta gure aitta zenak ze in zun? Gorotzez ase. Ta gero hasi zian iñon baiño arto ederragok itten. Babarruna oso gutti izaten zen. Ia batez babarrunik. Eta nik ez dakit zertan fallatzen genun. Babarrunik ez zen itten. Arbia ederra itten zen.
Egilea(k): Koldo Leunda Beloki
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!