Donostia (Gipuzkoa)

Apaizarekin zuten tratua

Apaizarekin zuten tratua Txerria hiltzean odolkiak apaizari ere ematen zitzaizkion. Apaizarekin zuten tratua oso gertukoa zen. Etxeko ospakizunetara gonbidatzen zuten. Autoa bedeinkatzen zuen apaizak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txerria hiltzean odolkiak apaizari ere ematen zitzaizkion. Apaizarekin zuten tratua oso gertukoa zen. Etxeko ospakizunetara gonbidatzen zuten. Autoa bedeinkatzen zuen apaizak.

Transkripzioa

- Ohitura're txerriya akatzen zanian, odolkik eta indakuan, apaizai ematen zen. Oain ya ez det uste e?
- Eta zuek egiten zenuten hori hemen?
-Ez, guk ez.
- Zuek ez zenuten txerririk, ezta?
- Ez.
- Txerri-munik edo...
- Txerri-munik, bai.
- Hori apaizari're bai orduan?
- Bai, aurrenengo gaiñez. Apaizai ematen zayo... Beno, oain-oain ya ez. Apaizakin zea haundiya gendun, asko etortzen zan edozer gauzan billa, ta familiarte bezela, familikua bezela jartzen giñen.
- Eta apaiza gonbidatzen zan bazkaltzera ta?
- Bai.
- Ba ez dakit, etxian ezkontzan bat edo familiko ospakizunetara?
- Bai, bai, bai, bai, bai, guk'e izandu degunetako komuniyuak, nere seme-alabak eta komuniyuan indakuan, aurreneko apaizai ta gonbidatutzen zaiye, bazkaitako etortzeko. Beti.
- Eta hemen indakon obrak eta, gero apaiza etortzen zan bedeinkapena ematera.
- Ez, ez du hua, ez.
- Ez, negoziyo berriyai suertia emateko eta halako...
-Bai, bai, izaten zan e? Izaten zan. Ta aurren-aurreneko zea hartan ez dakit. [...] bai. Ez naiz goatzen. Ingo zun zeozer zeatikan zea haundiya zun, fede haundiya apaizakin ta, eukiko zun segurasko.
- Eta batzuk automobilla eta?
- Haik'e bai. Automobilla erosten baldin bazan bedeinkatu.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia