Abesti elebiduna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-028-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Euskara eta gaztelania nahasten dituen kanta bat abesten dute.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko irailaren 29a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: GET-028/016
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
- Raimunda: Euskaldun kanta asko dazkiu, baiño...
- Bai?
- R.: Euskaldunak, bai, kantak.
- Aber, ze kanta dakizkizue? Bota kantak. Lehenoko kantak. Leheno ze kantatzen zan?
- Jesusita: Hainbeste kanta kantatzen giñuzen...!
- Kororen baten ibili al zeate?
- J.: Ez! Orduan ez giñun koroikan!
- R.: "En la época...", hik badakin "En la época de invierno"?
- J.: Bai, hori bai.
En la época de invierno
Getari honetan,
se ve muy poca gente
gabaz tabernetan.
Se ve que no hay dinero
gure patriketan,
a la madre pidiendo
beti errietan.
Y yo digo francamente
arrazoiarekin
cuando no hay pescado
kabra txuriakin
cogidos con el anzuelo
tollen gibelakin
se hace buen guisado
patata birekin.
Somos afiladores
patrika hutsakin,
vamos a la Artzape (moilla)
kutxilluarekin.
[Hay petriles] gastado
ofizio honekin,
se afila suavemente
txistu pixkatekin.
- J.: Ze nahi dezu gehidxo?
- Gehio ba al dauka?
- [...].
- Oso ona! Zer da euskeraz ta erderaz?
- J.: Akordatzia´re gitxi dala uste al dezu?
- R.: Ta dana kantatu! Dana. Ez! Azkenengua:
He sacado ocho versos
broman pasatzeko
en la cuadrilla de [...]
danok kantatzeko
para olvidar las penas
alegre jartzeko
siempre los de [...]
danok kantatzeko.
- J.: Hoidxek, hoidxek... asmatu zituen!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!