Elgoibar (Gipuzkoa)

`Markesaren alaba´ II

`Markesaren alaba´ II <p>`Markesaren alaba&acute;kanta abesten du. (aurreko pasartean ere abesten ditu bertso batzuk)</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

`Markesaren alaba´kanta abesten du. (aurreko pasartean ere abesten ditu bertso batzuk)

Transkripzioa

1
Markes baten alaba
interesatua
marinero bategaz
enamoratua,
deskubritu gaberik
beran sekretua,
ampriua zeban
barrena sartua.

2
Egun senalle bat zan
goguan hartzeko,
esan ziola horrek
etxera joateko,
desio dedan hitzak
manifestatzeko,
Ai Antonio zuregaz
nago izateko.

3
Zela esaten didazu
Juanita hitz hori,
tentatzen ai zerala
traza badirudi,
ez zait zure gradurik
tokatutzen neri,
ez ixozu egin burlarik
marineruari.

4
Eruki dezakezu
ongi sinistua
aspaldian nauala
ni zuri gustaua,
ez zaitut nik utziko
desanparatua,
hala egiten dezu
gaur juramentua.

5
Konformatu ziraden
alkarren artian
ezkonduko zirala
hurrengo urtian,
eskolak ikesteko
bien bitartian
beraren herritikan
guztiz apartian.

6
Hola disponiturik
jarri ziran biak
kartaz entenditzeko
alkarren berriak,
formalidadiakin
jartzeko egiak
baiña lo ez ziran egon
ama horren begiak.

7
Ezin egon zan ama
hitz hori sufritzen
berihala hasia zan
kartak detenitzen,
intenzio haundiaz
ezkontza galdutzen,
Juanitak holakorik
ez zeban pentsatzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia