Eibar (Gipuzkoa)

Domekako pagarekin pirulia erosten zuten

Domekako pagarekin pirulia erosten zuten <p>Piruli saltzailea igandero etortzen zen, kalerik kale. Domeketako pagarekin ("txikita" batekin) pirulia erosten zuten. Piruliaren paperean "1" zenbakia azaltzen bazen, beste bat doan. Saltzaileak nola kantatzen zuen: "A perra chica el pirul&eacute;..."</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-203-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Piruli saltzailea igandero etortzen zen, kalerik kale. Domeketako pagarekin ("txikita" batekin) pirulia erosten zuten. Piruliaren paperean "1" zenbakia azaltzen bazen, beste bat doan. Saltzaileak nola kantatzen zuen: "A perra chica el pirulé..."

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

Txikitia. Domeka goizetan txikitia, pagia. Ta badakizu zetarako? Etortzen zan gizon bat, rubixo bat, bigotiekin, uste ule zurixa ekala ekartzen eban, ta ekartzen eban palo haundi baten, holan, piruli. Ez dakit zuk ezautuko zenduan. Piruli. Ta zuloz beteta. Egurrezkua ekartzen eban, baiña zuloz beteta zelan ekan, pirulixak haintxe sartuta. Ta txikia piruli bakotxa. Haxe pirulixa erosteko, txikitia, domeka goixetan. Domeka guzti-guztietan etortzen zan, kalerik kale. Ardantzara etortzen zan ta kantau eitten eban. Ha kantua entzutzen genduanian… bueno…! Gure aintxitxiketia… pirulixori erostera! Ta papelakin batuta egoten zan pirulixa, ta han papelan barruan begiratu ein bihar zenduan premixua dauan, ta premixua zan “uno” bat urtetzia haintxe papelan barruan. Ta ha “unua” bazekan harek papelak, beste bat emoten zetsun duan, baiña “bi”-rik eta sekula bez e! Ta “bat” be… “de pascuas San Juan”. Ta kantau eitten eban harek. Ta kantatzen eban: “A perra chica el pirulé, de piña, plátano, menta, limón y alé, de la Habana el pirulé, a quién se le olvida, a quién se le olvida el pirulí, que quita el catarro y mata la lombriz, el piruliiiii” eitten eban orrua bat azkenian ta gero “¡Allá voy!” esaten eban. Ta domeka guztietan zelan juaten giñan, ba, ikasi ein genduan kantua be guk!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia