Erandio (Bizkaia)

Ama kantari, baina seme-alabek ikasi ez

Ama kantari, baina seme-alabek ikasi ez Amak bertso eta kantu asko kanta arren, seme-alabek ikasi ez. Osabek ere kopatxo baten ostean ederto kantatzen zuten. Bera lanean hasi zen oso gaztetan, eta ikasteko astirik ere ez. "Antontxu, Antontxu…" kantatzen du. Oraingo bizimodua hobea da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amak bertso eta kantu asko kanta arren, seme-alabek ikasi ez. Osabek ere kopatxo baten ostean ederto kantatzen zuten. Bera lanean hasi zen oso gaztetan, eta ikasteko astirik ere ez. "Antontxu, Antontxu…" kantatzen du. Oraingo bizimodua hobea da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez, nire ama ez zan izen, zera, kantuk berak, esan dotsuten zelan zirezan halan apur bet bersolari eta bertsok beti jakiten ituzen berak. Baie gu ez gara izen ikisteko, ikisiko ez gara izen, baie osten berak kantuk itzelak, itzelak. Akordaten naz zelan... politek ademas, "de amor", e! politek jakiten [ituzen]. Eta ikisi be egin [gendun] noizbait ta duztiz ez dakit. Ez dakit. Oso politek ee, oso politek. Ama izen zan kantari, alegre eta, badinotsut, bertsolari antzeko. Aitek esaten eben: “beti botaten dotzu harrikade ensegida”, beti. Eta izen dire beste neba bi beranak be bai, e! Baie...
- Nortzuk ziren hor epokako bertsolarixek? Holan famosuek egoten ziren? Ez dakit, Mañukorta edo…
- Ez, ez, ez. Ademas, izeten ziren, ezta, alegre, baie kopatxu betegaz eukiten euen, e! ordun ataraten eben dana. Formalak, ezta? baie...
- Baia apur bat alegre.
- Bai, alegre, alegre. Gitarra zar bat euki, zera, eta itzel, itzel, umore onekok.
- Beti hori, beti ia ipuiñen bat edo nonok kontaten osten edo akordetan dana, konta deutsuena edo…
- Ez, ez, ez. Kantzino politek bai amak, baie... halan batzuk [dakiz] euskeldun kanta politek eta nik zenbet bidar esaten doten “nik zelan ez dodaz ikisi horrek? Zelan ez dodaz ikii horrek nik?”. Pena emoten doste, e!
- Bai, baia, bueno, epokie be bazan, ezta? Justo erderie tokau jatzun eta ze gure dozu?
- Ta lan asko, ta astirik pe ez gauza askotarako, e.
- Dana... dana Mertxe ezin da...
- Ez, ez, ez. Ez, amak kantaten [eben] igual: “Antontxu, Antontxu zara zu...”. Zuek horrek jakingo dozuez. Klaro, horrek ba zuen aitek eta amak be… “...kuartillu ta erdigaitik ohia saldu dozu. Ama datorrenian nian, aita datorrenian nian etxetik kanpora bialduko zaitu”. Ta halakoxek ama difuntek kantaten euzen. Gero kantzinok badinotsut ba [...] eta horrek guztiek, baie kantzinok halan elegantek, habanerak eta batzuk zelan dakiten, horrek erderaz diz asko. Baie horrek kantak euskeldunek be politek dauz, e? Niri gustaten jatez itzel, e? Itzel gustaten jatez, baie ez dakiaz.
- Bale, perfekto, ez? Ondo. Gustora egon zara?
- Konformidade handiko zarala zu.
- Ni oso gustora egon naz. Esan dotsut, zozer gehixago badekozu kontateko, kontaizu.
- Ez, ez.
- Ez, ez? Ez dakit, umetako kontuk edo ez dakit...
- Umetasun gitxi eukin dogu. Izen gara ensegida adultok. Eta gero fabriken, kontue ataraizu, gazte-gazterik eta… Ez dogu euki "una vida de color rosa".
- Hori egixe da, oin diferentie da ta...
- Diferente, diferente da. Eta hoba da, e! hoba da. Nik esaten dotsiet sarri askotan: "ene! zuek ez dekozue hemen bizio baiño", baie itzi eizu bakean, guree be tristie izen da.

Egilea(k): Lucas Mezo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia