Getaria (Gipuzkoa)

Belauntziak eta kostaldeko arrantza

Belauntziak eta kostaldeko arrantza Claudio gaztea zela, antxoa mailan harrapatzen zen. Antxoaren neurriaren arabera, maila bat edo bestea erabiltzen zen. Ontziak ere belakoak ziren, txikiak, eta "kaleuan" egiten zen, kostaldetik bertan, hurrean. Motorrak gero agertu ziren. Moila ere beste bat zen, "antxirridxa". Hantxe ikasten zuten mutikoek igerian. Txalupak ere bertaraino iristen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-021-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Claudio gaztea zela, antxoa mailan harrapatzen zen. Antxoaren neurriaren arabera, maila bat edo bestea erabiltzen zen. Ontziak ere belakoak ziren, txikiak, eta "kaleuan" egiten zen, kostaldetik bertan, hurrean. Motorrak gero agertu ziren. Moila ere beste bat zen, "antxirridxa". Hantxe ikasten zuten mutikoek igerian. Txalupak ere bertaraino iristen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta antxua orduan, bi-hiru hillian antxua?
-Bai. Lenbizi, gu, ni gaztea nitzanian, maillan.
-Maillan?
-Maillan. Sariak mailladunak. Ze mailla zuan, antxo hura arrapatzen zan. Maillatu ta geatu iten zan. Orain in dia gauzak aldatu.
-Mailla diferentietako, neurri diferenteko.
-Antxua diferentia.
-Eta ze erabiltzen zan, sasoi garai batian bat eta bestian bestia, edo…?
-Ez, gutxi gorabehera, ikusten zanian zeak’e bai, ikusi [...] haundiyak zauzkak, sare bat o bi bota, antxua haundidxue dek edo txikidxue dek, eta orduan batzuk bota eta bestiak barroa ta hola.
-Eta hori, baporetik’e bai, maillan? Edo txalupa txikiyak?
-Bai, txalupak eta geo lehenbiziko motorrak, zeak zianak, esto, gasolin motorrak eta zeak, eon pixkat… belan ibiltzen zianak. Zea, [panpaloi?] txiki batekin belak, belak.
-Hori ere ezagutu al dezu?
-Bai, bai, belan.
-Eta maillan?
-Bertan e? Klaro, orduan antxua honea etortzen zan.
-Kostan bertan?
-Kalegua.
-Kalegua esaten zan?
-Kalegua. Kalegua. Klaro, fabrikak zian kale hontan, beno, kale hori ya geiyena bajo denak antxua eiten zan. Hemen’e bai batzuek, eta geo plastikorako pixkat haundidxaua fabriketan, antxua dan-dana Getaidxan elaboratzen zan. Geo etortzen zan Italitikan barko bat aldian behin. Orduan zeatu bakarrik, ez zan latian-ta jartzen; barrilletan zeatu, gatzakin zeatu, geo itxi, kargatu eta Italira.
-Eta Italiara ya eramaten zan barriketan . . .
-Barriketan, berrogeita hamar kiloko, hirurogei kiloko barriketan.
-Eta orduan, zuk ezagutu zendun ya lehenbizi, ba, belakin eta kale…
-Bai, bela, bela gutxi zan baiña… geo han aldian erakutsiko dizkiyat, bazezkatek hor argazki batzuek Getaikuak pilla bat ziok, nahi badek utziko diat eramaten. Moilla zarra, moilla zarra… ez hau, e? -Barrurokua, oain arranpla nola do? Ba horixe zan, moilla hori huan leno Getaiyan. Nik ezautu nien, nik ezagutua diat hau oaingo zea hau, baiña lehengo Getaiko moilla zaharra hura bakarrikan, San Anton azpidxan daon hori.
-Txintxarria o nola da hori? Txintxarriya.
-Txintxarriya... Ez.
-Atxirriya?
Atxirridxa! Atxirridxa! Han ikasten giñun igeriyan danok.
-A bai e?
-Hondar pixka pixkat huan han goyan, eta…
-Eta, txalupak eta bertaraiño?
-Bai, bai, hura bete-bete-betia. Ta gero erakutsiko diat.

Egilea(k): Jesus Iribar

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia