Iribar jatetxea
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 30a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: GET-020/001
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Transkripzioa
-Lehendabizi esan behar dituzu izena eta bi apeliduak.
-Klaudia Iribar Salegi.
-Salegi.
-Salegui, bai.
-Getaikua da?
-Ez, nere ama Okiyakua zan.
-Bai, hori Oikiya eta Itziar eta.
-Zumayan ta bai
-Eta aita bai?
-Aita bai, aita Getaikua zan
-Iribar.
-Iribar.
-Eta, noiz jaiotakua zera?
-Ni, beatzi . . hogeita hamalauan, bueno, setienbrien batian, hogeita hamaluan, treinta y cuatroa.
-Eta gerra aurrean orduan.
-Bai, ni ez naiz akordatzen gerrakin por que txikiya nintzan.
-Zuk, gerra bukatu zenean, bost urte. .
-Baiba, horigatik
-Eta jaio, nun?
-Hamen, etxe honetan
-Bertan?
-Bai, bertan, bai, bai, bai . .
-Ta familiyakua, aitan...
-Bai, nere aita ta ama eskondu zianian, nere aitak igeltseritzan ere egiten zuan eta. Gero hamen -Sagardo... tolaria zegon ta. Tenporadan egiten zuan eta geo hamentxe jarri zian bizitzen, eta pixkanaka-pixkanaka jun zian ba... sagardotegiya zan, ta taberna gero, ta taberna ere pixkat herri mailako taberna, nola esaten da...
-Popularra?
-Bai, popularra ere bai, baiño..., gauzak, denda bezela ere pixkat bai. Porke itsasoa eramateko ta, gauza batzuek saldutzen giñun, o sea ke....
-Egindako janariak?
-Ez, ez, pixkat denda bezela, nola esango nuke ba nik, igual tabakua ere bai, eta jendeak..., orduan ezberdiña zan bizimodua...
-Herri txikietan eta denetik.
-Bai, bai, eta gero ba pixkanaka-pixkanaka, nere anaiak, nik lau anai nitun, geo bat hil zan, eta haiek eskolaa ta...
Egilea(k): Jesus Iribar
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!