Getaria (Gipuzkoa)

Iribar sagardotegiaren sorrera

Iribar sagardotegiaren sorrera <p>Iribarren, lehenago, beheko solairuan dolarea zegoen. Lehenago txalupak gordetzeko ere erabiltzen zen. Dolarean sagardoa eta txakolina egiten zen. 1930 inguruan jarri zuten eta sagardotegia izan zen 1970. urtera arte, gutxi gorabehera. Claudiaren aitak sortu zuen sagardotegia. Baserrikoa zen (Loidi baserrikoa) eta handik ekartzen zuen jeneroa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-020-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Iribarren, lehenago, beheko solairuan dolarea zegoen. Lehenago txalupak gordetzeko ere erabiltzen zen. Dolarean sagardoa eta txakolina egiten zen. 1930 inguruan jarri zuten eta sagardotegia izan zen 1970. urtera arte, gutxi gorabehera. Claudiaren aitak sortu zuen sagardotegia. Baserrikoa zen (Loidi baserrikoa) eta handik ekartzen zuen jeneroa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta etxia orduan, lehenbizi etxia zan eta esan dezu...
- Zan bajua ta pixu bat, eta bajuan zegon tolaria eta geo baita ere ba kanoa, kanoa, belero bat ere bai, esto, tetxuan ez, baiño alturan eoten zian.
- Baina gordetzeko erabiltzen zan?
- Ez gordetzeko, porke etxe hau omen zan... Hor beste etxe bat badago... Erromeronekoa deitzen ziyoen zaharrak gure etxiai, porke Erromero era como un personaje bezela, eta hau zan...
- Getaiarra zan?
- Ez, ez, “algo de Las Cortes” edo horrela, baiño gizon horren kanoa gordetzeko..., o sea como el local o, soto bat, soto bat bezela, bai, eta nere aitak gero jarri zuan tolaria.
- Berak jarri zuan?
- Bai, tolaria, jarri zuan, eta egongo zan, pues oain dala hogeita hamabost urte edo horrela kenduko giñun.
- Eta tolarian egiten zan sagardua edo?
- Sagardua, bai, sagardua ta txakolina, bai. Nere aitak, beste bere gurasoenak eta zitun mahastiak eta horrela, eta gero sagardua ere bai. Eta gerra denboran, ai, baino hori ez det nahi jartzia, gerra denboran zeara're bai, Kataluiña're bai, eta eramaten zuan barrikak. Eta gero ba jatetxia.
- Eta berak jarri zun tolaria? Berari okurritu zitzaiolako?
- Bai, o sea, bazakaten jenerua lana eiteko ta horrela, basarrikua ta horrela.
- Basarrikua zan bera?
- Bera basarrikua zan bai. Eta gero ba pixkat ere kanpokuentzako ere egiten zuan, etxeako... Sagardua, nik jardun izan det sagardua txotxian ere saltzen.
- Bai, e?
- Bai, klaro, oso ezberdina zan oaindikan, baiño hola toki batian, hor bodega batian eta, hoixe,
basuak hogeita hamar xentimo; bueno, orduan xentimuakin eta, nola izaten zan eta, baiña bueno ez naiz hori ondo detailliakin akordatzen.

Egilea(k): Jesus Iribar

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia