Gau-arrantzan kabrak harrapatzen zituzten gehienbat
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-018-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gauez ere ibiltzen ziren arrantzan karburoarekin argi eginda. Kabrak harrapatzen zituzten. Nekorak ere egoten ziren, baina paraje txarrean (planea harriak zeuden inguruan).
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: GET-018/017
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza motak » Gabarrantza
Transkripzioa
- Eta bestela, beste… ba… nekorak, o…?
- Nekora…
- […] o… Baztarrian izaten zan beste zerbait?
- Gau-arrantzan’e makiña bat itten giñun guk… Jesus! Launa bagiñun hemen ta, karburuakin. Ta hiru muturreko inda. Gure anaiak tallarrian in, ta hiru… Batek, batekua izaten due karburu potua, karburua sartu behian ta goien ura eukitzen du, eta zuk manejau itten dezu: gehixio iriki, gutxixio iriki. Bere zea ateatzen du: zuuuuuuu, eoten da. Ta hiruekin, ta argi haundiya. Ta kabreta. Ta holako… Arrankatzia esaten giñun, kertenakin, ta, tzas! bizkarrian, ta zakura. Ttak! han atea, ta…
- Kabrak?
- Kabrak. Ta, […] zea hori, nekora hori, hemen… oain biberua nola dao Getaian, oain daon molla, atzea hori, hoi zan ona.
- Inguru hori?
- Hori ona, baiña ibiltzea txarra… Jesus! Harraldian, hola, planea esaten diou guk, altua, eta hemendik hara pasa in behar, tartian, ta gero goitik behera jatsi behar. Ta seuru jun ezkeo […] baiño, ibiltzen bajamar haundiya behar ondo ibiltzeko. Gaiñea jarri uain pentsatzen, jata, guk ibiltzen giñun bala, nik neure buruai esaten diyot, guk ibiltzen giñun bala, e! Ta oaindik ez diyo gaiñea esan izango iñuik juteko’re. Esango diyoe, “ez jun, paraje txarra dek eta”. Hala’re jun ingo dia, baiño…
- Eta nola esan dezu, harri zapal hoiei nola esaten diyezue?
- Planea.
- Planea?
- Planea, guk planea esaten diyeu.
- Planea.
- Planea. Hola eoten dia hoiek, planean. Oso toki txarra zan hori. Ta jun ezkeo, zea, nekora hori asko.
- Hola, e…, harraldietan eta dian, e…, harri hauek, ez? Zapal-zapal, goitik beherakuak…
- Hemen ez da, hemen gutxi da. […] eta honea gutxi da. Bajuak, bai, harri… Hor zean dia hoiek, lehen esan deun San Anton mendiko…
- San Anton atzekaldian, bai.
- Hor, hor, hor! Ta tuneletik hauntza’re badabe hor, tuneletik hauntza bajamarren daunen ikusiko zendun hola…
- Bai, bai.
- … haen azpin ibilita gea gu! Gau-arrantzan, bajamar haundiyakin. Ta akordatzen naiz, batian jun ta, hiru kabra harrapatu giñun, ta beste ze?... ihesi! Dezente zeon. Ihesi, ra! Dios! Hura’re hantxe gora, ta bildurra ta, hantxe gora. Behera jun, ta, peligrosua! Peligrosua.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!