Inguru guztietako jendea Meagara erromeriara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-017-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: GET-017/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- Eta erromeita ordun, e, Miara?
- Miara juten giñan. Han trikitixa jotzen zuen ba, ta suelto iteko amorratzen eoten giñan. Eta hura’re berandu hasitzen zan ta ez giñan bate disfrutatzen.
- Ta jende asko juten zan?
- Bai!
- Bertatik,Getaitik eta?
- Bai. Udaberridxan asko juten zan. Zeak esaten dia ba, San Isidruak 15ian? Eeeee, ze hil da hori?
- Maiatzian.
- Maietzian hamabostian, ez? Bai. Orduan. Ta bakizu, udaberridxa zan ta, gizonak’e antxotan ta, ez zian atunetan ta orduan ta, danak, gazte guztidxak eta juten giñan gora. Baiña guk itxeko bildurrakin, Garate gaiña harrapatu bihar, hartaka ez zeon bate sermoiikan itxian, egun argiz itxea etorriz geo. Gurasok bildur haundidxa zuen neskaakin ta. Bai, e, ez dakit. Orduan itxe launtza’re asko zan, baiña guk ez gendun denborikan ezertako izan. Bai. Holaxen.
- Eta Mian, e, ze izaten zan, Getaiko jendia bakarrik edo Zumaitik eta Aizarnazabal ta…
- Ez, bazter guztitatik etortzen zan, oso erromei polita izaten zan. Ta geo jendiak iten zuen bokaillo jan ta, batzuek afaldu’re bai.
- Taberna’re izango zan.
- Bai. Tripakidxak o zeoze hola, kaxuelitak eta eoten zian. Taberna? Bai. Uaiñ’e hala dao. Oain restau… zea, Azkue, hotela jarri duen oan, oso hotel polita. Atzo izan giñan azkena. Eta hortxe disfrutatzen giñan. Holaxe.
- Eta erromeritan gustora hamen e…
- Hamen bandakin ta gustoa.
- Bandakin?
- Bai.
- Hobeto?
- Bai. Baiña trikitixa’re asko gustatzen zakun, e? Ordun dana hoixen zan, pelota, trikitixa… eta zea habek… banda txiki hori, ta… Uandikan’e bado hamen, e, banda, baiña…
- Bai, oaintxe zeon, oaintxe zeon joten.
- Bai. Baiña hori idxa festetako ta horrela gehidxo, oan ez da horrela jaiero ta izaten.
- Eta, e, hori bandana zan gerra ondorenian? Gerra bukatu ta aurreneko urtietan o gero o?
- Nik beti ezautu det banda. Jaitan beti ezautu det banda. Esan dizut (esan txut), ba?
- Udaran, edo?
- Zumaitik eta Zarauztikan jende gaztia etortzen zan, mutill gazte ta. Batzuek nobidxuak’e in zituen, eta, horrela. Uain kanbio, dana hamendikan dana alde in iten da, ez dao zeikan.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!