Arrasate (Gipuzkoa)

Jaiak, dantzak

Jaiak, dantzak <p>San Nikolas; Santa Ageda. Santa Agedako plazatxoan hiru korro egoten ziren dantzan, hiru soinujolerekin. Arrasaten Santo Tomas egunean bost korro ere ezagutu izan ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-008-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Nikolas; Santa Ageda. Santa Agedako plazatxoan hiru korro egoten ziren dantzan, hiru soinujolerekin. Arrasaten Santo Tomas egunean bost korro ere ezagutu izan ditu.

Transkripzioa

-Eta San Nikolasetan edo?
-Ez, horrek harrezkerokuek diez e!
-Horrek berandukuau dia?
-Bai, gure denporan ez. Ez, horreik ya ni haundi ein ta gero be Mondrauen ta be, aurretik ez, eske Santa Ageda bakarrik akordetan naz, Santa Agedak bai. Bai, edurretan kabau ezindde iguel mutillek, ez dakitzu? Klaro bidiek egoten zien horrenbesteko alturakue, alturan edurra eta ha kabau ein biher zan /bizan/. Oin samur batzen daue fan ta automobilekin, baiña orduan Santa Agedatan, baiña edurrek haundixek egoten zien. Etorten gintzen hona Santa Agedara, Santa Agedan ni hiru korro ezautute nau. Santa Agedako plazatxuen hiru soiñu-joilla eta hiru korruek ta klaro baten eitten gauenien, dantzan eitten gauenien, hori akabau eitten zan, ha akabetan gauenien beste aldera, baiña dantzan eitteko amorraketan egoten gintzen. Dantzan agarraue edo hemen sano-sano. “Dantzan eingo dogu /eingu/?”. Ta hurrengo sueltu joteko desietan ta trikitixe eitteko. Eta gero bestiena akabetan zanien bestera ta hiru korro. Ta oin ba, kitto. Oin fan die horrek. Ta Mondrauen Bitterixen jardiñien bost, Santo Tomasetan bost korro, korro zati bat ba soiñu-joillak. Bost, lau bai behintzat ta bost be ez dakit ez dien. Ezautute nau. Bai. Ta batai gustetan jakuen batena ta bestiei bestiena. Ta luego bat akabetan zanien lehen esan dotena, bestera dantzan eitteko. Ta alpargatak, barriz, domeketan pare bat ixe apurketan gauen Atxabaltan. Ta alpargatak be karu. Ta nahiku lan egoten zan e! Hareik erosi ein biher zien /bizien/ ta bakitzu, ez euen orduen dirurik. Ta Atxabaltako plazie, klaro, oin labana da, ze oin daz honek, Jesus! Zelan die? terrazo labokin brillante, bueno, labanak, baiña orduen porlana euen Atxabaltako zerien. Ta porlanak obatu eitten eutsen, lakarra eta alpargata danok bigotiek urtenda. Ama: “Alpargatatako lain be ez jonat /etxonat/ eitten zeukin, alpargatatako lain be”. Ta batzuk esaten euskun gatza ta bustitte fateko ta busti gatzakin eta alpargatak hala be apurtu eitten gittuen. Ta ba, ene, oingo moduen, orduen zapata pare bana e! Uda ta negu ta. Zapata tipo bat egoten zan orduen. Punto. Zapata tipo bat. Gure gazte denporan. Gero ia nausitxuauek gintzenien zapata abiertotxuek, baiña diskretituek, ez dakitzu? Orpue bakarrik tiratxuaz, abiertotxuek, bajutxuek, eta bueno guk orduko ia eukiko nittuen hamalau bat urte-edo.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia