Getaria (Gipuzkoa)

Pelikularen deskantsuan jendea kantinara

Pelikularen deskantsuan jendea kantinara Poltsa bakoitzean 10-12 rollo etortzen ziren eta haiek rollo handiago batean elkartu egin behar izaten ziren, elkarri lotu. Azetonarekin pegatzen zituzten zintak. Pelikularen erdian deskantsu handi bat egiten zen beti, baina pelikula luzea zenean beste deskantsu bat ere egin behar izaten zen, rollo guztia batera ez zen kabitzen makinan eta. Jendeak kanpora irten eta edariren bat hartzeko aprobetxatzen zuen. Kantina zegoen zinean bertan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-013-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Poltsa bakoitzean 10-12 rollo etortzen ziren eta haiek rollo handiago batean elkartu egin behar izaten ziren, elkarri lotu. Azetonarekin pegatzen zituzten zintak. Pelikularen erdian deskantsu handi bat egiten zen beti, baina pelikula luzea zenean beste deskantsu bat ere egin behar izaten zen, rollo guztia batera ez zen kabitzen makinan eta. Jendeak kanpora irten eta edariren bat hartzeko aprobetxatzen zuen. Kantina zegoen zinean bertan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ziniak orduan etortzen hituan rolluak, bakik, zintak, zintak zeluloidekuak nola izaten zian? Etortzen hituan, ba, igual, e, poltsa batian hamar, hamar, hamar rollo eo, dozena bat o, “los que sean”. Ta geo haiek in behar izaten hituan alkar enpalmatu.
- A bai, e?
- Karo! Hik, hik rollua ipintzen huan, ta geo zinia botatzen hasteako in behar izaten huan rollo haundi batian ipiñi. In behar izaten hituan enpalmatu. Ta enpalmatzen hituan zea, e, foto zea hoietako bakoitzai pixkat arraskatu, azetona eman, ta azetonakin iten huan peatu. Ta geo, ba, iten huan zinia botatzeko mouan hiru bat, osea, bi deskantso inda, hiru bat alditan. Entenditzen al dek? Izaten huan deskantso haundi bat, ta geo, pelikula luzia baldin bazan, ba, nola ez zun rolluak ematen makinak rollo danak kabitzeko, ba, in behar izaten huan aurretikan’e beste deskantso txiki bat. Ta jendiak orduan aprobetxatzen zian zinian, ba, kanpoa erten ta, kontxo!, coca-cola o, fanta o, limonada o, zerbeza o, zeoze, holako erariya hartzeko.
- Eta taberna zeon bertan?
- (Amona): Bai.
- Ez. Zinian bertan kantina bat huan, kantina bat, eta bertan zerbitzen zixkien. Esito haundiya eukitzen zituen baita’re abellanak, abellanak esito haundiya eukitzen ziyen.
- Orduan txikliak eta holako konturik ez zan izango.
- Bai, txiklia bahuan ordurako, e!
- Bai, e?
- Bai, bai, bai, bai. Orduan, ordurako txikliak eta bahituan.
- Karameluak, eta…
- Karameluak, abellanak, txikliak eta gero, ba, hoixe. Ta kopa’re bai. Kopa’re zerbitzen zan. Kopa’re bai. Koñaka zerbitzen, koñaka’re zerbitzen huan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia