Getaria (Gipuzkoa)

Pelikula espainiarrak ziren gehienak; elizaren zentsura

Pelikula espainiarrak ziren gehienak; elizaren zentsura Hiru anai-arreba gazteenek, nahiz eta rolloak jasotzen lanean aritu, ezin izaten zituzten pelikulak ikusi "3R" (nagusientzakoak) izaten zirelako. Pelikula gehienak espainiarrak izaten ziren legeak hala agintzen zuelako. Larunbat eta igandetan izaten zen zinea eta bi pelikula desberdin ikusteko aukera egoten zen. Zinearen justu aurretik bezperak izaten ziren. Getarian zine bakarra zegoen, baina Zarautzen hiru zeuden: Modelo, Antoniano eta beste bat. Zentsura handia zegoen eta apaizek gogor egiten zuten ezagunak izan arren. Sermoietan ere zinea kritikatu egiten zen; gaizki ikusia zegoen zinea elizan. Getarian izan diren apaizak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hiru anai-arreba gazteenek, nahiz eta rolloak jasotzen lanean aritu, ezin izaten zituzten pelikulak ikusi "3R" (nagusientzakoak) izaten zirelako. Pelikula gehienak espainiarrak izaten ziren legeak hala agintzen zuelako. Larunbat eta igandetan izaten zen zinea eta bi pelikula desberdin ikusteko aukera egoten zen. Zinearen justu aurretik bezperak izaten ziren. Getarian zine bakarra zegoen, baina Zarautzen hiru zeuden: Modelo, Antoniano eta beste bat. Zentsura handia zegoen eta apaizek gogor egiten zuten ezagunak izan arren. Sermoietan ere zinea kritikatu egiten zen; gaizki ikusia zegoen zinea elizan. Getarian izan diren apaizak.

Transkripzioa

- Eta esan dezu txikitan ta pelikulak, nausien pelikulak zianian eta, zuek pelikulak jaso bai, baiña gero ikusteik eta?
- A! Klaro! Pelikulak pixkat… leheno “tres mayores” esaten zien, o? Ta “tres erre” ta, bahituan. “Tres con reparos” izango huan, pentsatzen diat, “tres erre” zana. Ta orduan gu nola, zortzi anaietatik hiru txikiyenak geatu behar izaten giñin itxian ohian, ta bestiak, ba, etortzen hituan pelikula ikustea.
- Eta pelikulak izaten zian Españolak asko?
- Bai, porzentaje haundiyan Españolak bota behar izaten hituan.
- Legez.
- Bai, bai, lege, legia zitxion. Legia ipiñita eongo huan, ta “Fidez” o, ez zekiyat, organizaziyo bat bahuan, usten dit Tolosak, elizako zean sartuta eongo giñun itxuraz, beak erabakitzen zitun organizaziyo hortan. Ta hura enkargatzen huan astero-astero zapatuan ta jairako pelikula. Geo, norma bezela hartzen huan…e… Iten huan zapatuan, zapato gabian pelikula bat bota eta geo pelikula hura normalian botatzen huan hiru t’erditan jai arratsaldian, e, umientzako. Ta ondoren, bostak aldian o, beste pelikula bat botatzen huan haundiyentzako. Oseake, pertsona normalak zuxken astian bi aukera, osea, bi pelikula ikusteko aukera: bat zapato gabian, ta geo beste pelikula bat jai arratsaldian. Zeatik zapatuan botatzen zan pelikula hura, ez baldin bazan haundiyentzako, osea, “tres mayores” o “tres erre” o, zea hortakua, kalifikaziyo hortan ez baldin bazan sartzen, ez baldin bazan sartzen, botatzen huan arratsaldian hiru t’arditan. Ta aurretik izaten zian bizperak, bizperak, eliza. Hori’re goguan zakat, ba. Bizperak izaten zian. Haiek kantatzen zian, ta, juxtu-juxtu zineako, ba, denbora’re tamaiñan izaten huan. Orduntxe handik erten, eta saltaka, honea allatzeko moua. Hori ezautu gendun, amona!
- Ta ordun hori izan da Getaian izan dan zine bakarra?
- Bai.
- Elcano.
- Hori ezautu diyat.
- (Amona): Zarautzen ez, e?, bakarra ta…
- Ez. Zarautzan bazian gehio. Zarautzan Modelo ta Antoniano ta, beste bat’e bazan. Beste… nola zuan bestiak izena? Beste bat’e bazan. Hiru zian Zarautzan.
- (Amona): Hiru, bai.
- Eta, zentsura ta asko izaten zan?
- Zentsura haundiya zitxion orduan, bai. Zine maillan zentsura haundiya. Geo, apaizak nahiko atakatzen zien.
- Bai?
- Bai, bai, bai. Hori gaiñea, kontxo!, nahiz apaizak geure lagunak eta izan, pixkat, e, hola, pelikula zea zanian ta, pixkat sartu iten hituan, e!
- Elizan’e bai, sermoietan eta? Edo…
- Bai. Nik goguan zakat hola, askotan ez, baiño… noixik eta behin, bai, sartu iten hituan. Orduan zinia begi txarrakin ikusita zitxion, zea, gauz zea bat bezela, “fuera del orden”.
- Gaiñea, Getaia herri txikiya, ta…
- Karo. Orduan hik pentsatu behar dek Getaian nik hiru apaiz ezautu dixkiyat. Habek been garaian gazte denboan: zuk bost bat ezautuko ziñun? Zu etorri ziñan garaian, ta…
- (Amona): Nik lau.
- Oain bakarra zakau, oseake…
- (Amona): Bakarra, ta hua’re…
- Bea’re kanpotik. Zumaian bizi dek, baiño honea, baiño hontako, Getairako dao ipiñita.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia