Getaria (Gipuzkoa)

Getariano jatetxearen funtzionamendua

Getariano jatetxearen funtzionamendua Getariara etorri eta gero gutxi joaten zen Zizurkilera beti lana izaten zuen eta. Getariano nolakoa zen. Apaiz batzuk apopilo egoten ziren eta haiei gora eramaten zieten janaria. Bestela ere bazkari asko ematen zituzten. Antxoa-garaian italiarrak ere etortzen ziren apopilo. Beste hotel bat zegoen beste aldean (Zabalarena). Udaran turistak ere etortzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-012-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Getariara etorri eta gero gutxi joaten zen Zizurkilera beti lana izaten zuen eta. Getariano nolakoa zen. Apaiz batzuk apopilo egoten ziren eta haiei gora eramaten zieten janaria. Bestela ere bazkari asko ematen zituzten. Antxoa-garaian italiarrak ere etortzen ziren apopilo. Beste hotel bat zegoen beste aldean (Zabalarena). Udaran turistak ere etortzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zu honea etorri eta jarraitzen zenun Zizurkillea ta juten?
- Egun […] hotelian. Hemen lana beti, ta jaia ta nola ta? Zea…
- X: Ordun lana egunero […].
- Bai.
- Ta jairik eta ez zan izango, ez?
- Jaiik ez, ez. Gaiñea jende asko izaten zan…
- X: […]
- Geldik eoten errexa al den! Zea, bazkaldu, gu bazkaltzeko ta kafia hartzen hasten hittuan, hemen, tabernan. Ta ze?
- Eta Getarianon, nolakua zan Getariano ordun?
- Oaiñ, igual-iguala. Holaxe.
- Zan hotela, o kafeteria, o?
- Ez. Euki itten gendun, bost […] bost eoten zian apopilo, hok hor eoten zian. Eta geo, jana ematen gendun, jana asko ematen gendun. Ta [hairei] gora gaiñea, komedoria, bigarren pisoa.
- A bai? Aparte?
- Aparte.
- Apaizei?
- Apaizak eta, italianuak eta oain, garai hontan. Orduan antxua asko izaten zan eta…
- X: Honea italianuak etortzen hituan…
- Bai.
- Italianuak etortzen zian.
- X: Oain’e etortzen dittuk, e!, baiño gutxiyo.
- Honea etortzen zian sonbreruak jantzita. “Hau eleantia izango diñau, nexka!”, guk alkarrei, ta.
- Eta bertan izaten zian apopillo?
- Bai, apopilo, bai.
- Beste hotelik bazan?
- Bai, beste aldian biyak, lehengusuk zian, Bar Getarianokuak eta Zabalako hoik. Hor’e jende asko eoten zan, ta jende asko ibiltzen zan jaten, ta.
- Ta gehienak ze izango zian, e, arrantzakin eta… Italianuak, eta…
- Bai, ta udaran’e jendia ta etortzen zan.
- Bai? Izaten zan, udako turistak eta izaten zian?
- Udaako jendia, bai, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia