Getaria (Gipuzkoa)

Ama urtean behin Tolosara dirua sartzera bankura

Ama urtean behin Tolosara dirua sartzera bankura <p>Zizurkilgo baserria nola erosi zuten. Ama urtean behin Tolosara joaten zen bankura dirua sartzera. Amaren anaia Kubako gerran egon zen. Handik itzultzean ez zen gauza lanerako eta ez zekienez nola atera bizimodua guardia zibil sartu zen. Anaia honek laguntzen zion amari Tolosara, honek gaztelaniaz ez zekien eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-012-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zizurkilgo baserria nola erosi zuten. Ama urtean behin Tolosara joaten zen bankura dirua sartzera. Amaren anaia Kubako gerran egon zen. Handik itzultzean ez zen gauza lanerako eta ez zekienez nola atera bizimodua guardia zibil sartu zen. Anaia honek laguntzen zion amari Tolosara, honek gaztelaniaz ez zekien eta.

Transkripzioa

Luisa: Eta Zizurkilgo basarriya, oain daukena, oso basarri ederra da. Hoi zan matrimoniyo bat ezkondu zan ta seitun gizona hil zitzaiyon andriari. Ta andre hura ezkondu zan geo, mutilla jun zan, andria jun zan zeara, beste basarriko batekin ezkondu zan, oso basarri onea. Eta geo gure aitai saldu etxia eta jun zan Ameriketa mutilla. Oso mutil earra zan. Ta geo gelditu zan gure aita, ta kontentu, halako baserrira etorri zianian.
Alaba: Baiña zure ama juaten zan urtero.... urtian behin ez al zan juten Tolosaa, dirua sartzea? Hango bankura.
Galdetzailea: Bankura?
L: Bai, bai.
Alaba: Eta erderaz ez zakin. Eta anaiya gerra denboran gaixotu edo ingo zan, ta guardia zibil sartu. Ta harek erderaz [jakiña], ez, ama?
L: Bai, bai.
Alaba: Harei laguntzen.
L: Harek hiru urtian, zean, Ameriketan gerra eon zan. Han eon, honea etorri ta gauza ez laneako. Gauza ez laneako. Kuban, Kubako gerran. Ta osasuna're txikiya, ta "Ze in bihar det nik? Lanea juateko gauza ez, baserriyan behiñ'e aritu ez", ta zeara... Guardi zibil sartu. Baiña berak esaten ziñan bere ume bat guardia zibil ikusi baiño Zurriolako zean bota nahiyo zula. Ta [ezin zun] behin ere bildurrik zeai, gizonai, baiño bati mozkor... e(d)anda zeon personai bai, harek esaten zun. Ez zitzaion gustatzen harei, Guardia Zibila.
Alaba: Ta harek laguntzen ziyon zure amai, porke zure amak ez zekin erderaz.
L: Ez, ez.
G: Eta Tolosara laguntzen ziyon bankora?
L: Bai, bai.
Alaba: Bai, baiño bankora, dirua... Horrenbeste umekin in zun basarriya erosi. Emakume latza.

Egilea(k): Jesus Iribar

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia