Getaria (Gipuzkoa)

Zizurkildik Getariarako bidea

Zizurkildik Getariarako bidea Zizurkil eta Asteasu ingurutik Tolosara joaten zen jendea eta ez kostara, kotxerik ez eta urrun joatea ez zelako erraza. Zizurkildik Getariara joateko Lasartetik Zarautzerakoa trenez egiten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-012-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zizurkil eta Asteasu ingurutik Tolosara joaten zen jendea eta ez kostara, kotxerik ez eta urrun joatea ez zelako erraza. Zizurkildik Getariara joateko Lasartetik Zarautzerakoa trenez egiten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ordun, jende asko Zizurkildik eta Asteasutik eta, jende asko etortzen zan honea? Zarautz eta Getaira?
- Ez, ez, ez.... Honea ez. Honea… Handik Tolosa gehio da ohitura. Nola dan? Oin ya hau aldrebes eitten da.
- Bai.
- Hor kotxe bat baldin badao, ordun kotxe gutxi zan.
- Leheno nundik etortzen zan? Aiatikan?
- Aiako bire hori ni ezkontzeako […], […] aldapa ta goitik behera.
- X: Baiña […] hua’re etorriko zan, ama.
- Ez! Hemen Lasartetik bueltan gu beti.
- X: Lasartetik buelta beti?
- Bai. Baiña ondo. Tranbian sartu Villabonan eta Lasarten atera. Ta Lasarten trenian sartu… Pixkat, bire pixkat bazan, baiña bire ona zan. Eta trenian.
- Zarautza.
- Zarautzaiño.
- Eta… itsasua ta noiz ezautu zenun? Hamazazpi urtekin o leheno?
- Ez… Leheno.
- Leheno, bai?
- Bai, bai. Donostira ta juten, asko juten giñan, ta…
- Bai?
- Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia