Getaria (Gipuzkoa)

Tratua saltzera Eibarrera eta itsasontzietara

Tratua saltzera Eibarrera eta itsasontzietara Gauean berandu erretiratu eta goizean goiz jaiki behar izaten ziren tratuarekin saltzera joateko. Hasieran astoa eta karroarekin ibiltzen ziren eta gero zaldia eta karroarekin. Eibarrera joaten ziren saltzera trenez salmenta ona izaten zelako. Barkuetara ere jenero asko eramaten zuten moilara. Dendakoarekin tratua egin eta traktorea kargatuta eramaten zuten moilara han zeuden 10 itsasontziak hornitzeko. Zumaiatik bueltan trenez Eibarrera joaten ziren saltzera eta asteburuetan kamioian ere joaten ziren. Zarautzen baino gehiago saltzen zen Eibarren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-009-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gauean berandu erretiratu eta goizean goiz jaiki behar izaten ziren tratuarekin saltzera joateko. Hasieran astoa eta karroarekin ibiltzen ziren eta gero zaldia eta karroarekin. Eibarrera joaten ziren saltzera trenez salmenta ona izaten zelako. Barkuetara ere jenero asko eramaten zuten moilara. Dendakoarekin tratua egin eta traktorea kargatuta eramaten zuten moilara han zeuden 10 itsasontziak hornitzeko. Zumaiatik bueltan trenez Eibarrera joaten ziren saltzera eta asteburuetan kamioian ere joaten ziren. Zarautzen baino gehiago saltzen zen Eibarren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Leheno… Jesus! Bolada baten itten giñuzen… Korrika asko in ber, ibiliya naiz, ta bai andria’re, biyok.
- Bai, e?
- Hasi giñan, gero zea, tratuakiñ ta demonio guztiyakiñ, benga, benga… Gabian erretira orduko beandu, ta goizian bost eta erdik, seiretako…
- Goiz.
- …arriba. Ta hemendik Zumaira, astua ta karro zahar bat bagendun, ta haekiñ. Ta geo zaldiya ta karrua, eta haekiñ. Haundiya iruitzen zitzaigun. Ta holaxe.
- Eta Zumaira tratura?
- Ez, ez, ez. Eibarra.
- Eibarra.
- Eibar aldea […] treneako, Zumaiako estaziyua. Eibarra. Udazkenian behintzat, tratua asko.
- Eta zergaitik Eibarra? Gehio saltzen zan Eibarren?
- Bai! Oain kanpotik etortzen da tratua danian, plazatan, kanpoko fruta o zeakiñ. Guk sagarra ta tomatia ta hortakuak eukitzen giñun. Ta patata, patata […] ez, sagarra ta tomatia udazkenian. Patata itten gendun… berrogei zako ta eraitten giñuzten…
- Bai, e?
- … [hazittan]. Ba… beatzi barku geneuzkan Getaian, ta haientzako patata iñ in behar izaten gendun. Haiek atuneta ertetzeko, igual bi milla kilo.
- Bi milla kilo, e?
- Emanaldi baten, lehendabiziko, hasierakuan. Tratoria kargatu, ta molla. Geo, tipula’re asko itten gendun.
- Eta tipula’re bai, e…
- Tipula?
- …barkotako?
- Bai, bai, bai. Asko. Tipula […] jartzen gendun. Ta geo bestia porrua. Porrua’re asko. Ta segi.
- Eta zuzenian molla jun, ta… arrantzaliei…
- Bai, bai. Denda, denda zeatuta eukitzen zuan, dendak eukitzen zittuan hoiek, danak, barko hoiek. Beti hamar barku o eukitzen zituen, ta hoiek. Haiek etorri orduko itsasutik igual egualdi txarra o […]. “Baatoz ta holako… honenbeste kilo patata, o horrenbeste tipula, o horrenbeste porru” o eskatu […], osatu in behar.
- Tratoria hartu, ta…
- Tratoria hartu o […]. Geo, azkenian zeak, andriak karneta atea zuan ta […], zeakiñ, kotxiakiñ, furgonetakiñ.
- Ordun zuen, zuen patatak eta atuneta eramaten zian?
- Asko!
- Marmitakua iteko!
- Bai, bai, bai. Marmitakua iteko o bestela jateko, nik ez dakit zertako eramaten zittuen.
- Bai, bai.
- Baiña asko, asko patata. Geo dendak laga ziyon, ta dendak laga ziyonian akabo, gu’re mutu geatu giñan.
- Eta, ordun, arrantzaliak eta horrela ibiltzen zituen, ba, porruak eta tipulak eta jasotzeko baserritarrekin tratua zuzenian?
- Ez, ez, ez. Guk denda, guk iñ itten gendun tratua.
- Dendakin zuzenian.
- Dendakiñ eitten gendun guk tratua zuzenian.
- Eta gero dendakuak, e…
- Dendakuak barkutakuak. Guk dendatik kobratzen gendun ta dendaiyak esaten ziun. “Zuek ekarri honenbeste kilo o honenbeste gauza”, ta “Bale!”. Ta eamaten gendun, ta guk molla bai zuzenian barkura eraman. Baiña…
- Baiña…
- … dendakuak.
- Diru kontuak dendakuakin.
- Dendakuakiñ. Dendakuakiñ arreglatzen giñan.
- Eta esan dezu tratua askotan, garai batian behintzat, Eibarren iten zenutela.
- Bai. Eibarrea’re bai, Eibar’e… Larunbatetan ta juten giñan zea, kamiona hartuta. Bestela trena, Zumaiako estaziyoa trenea jun ta han fakturatu ta, zaldiya o astua o zana laga estaziyuan ta bueltan etortzen zanian trastiak hartu ta itxea.
- Eta, zergaitik Eibarrea? Zarautzen baiño gehio saltzen zan Eibarren?
- Bai, bai, bai. Askoz gehio! Hemendik jende asko juten zan ordun Eibarra.
- Eibarra.
- Bai. Askoz gehio! Eta orduan, goizian goiz…
- Goizian goiz jaiki behar, ta sekula ez nun jarri despertadoreikan!
- Ez, e?
- Ez.
- Oillarrakin jaikitzen ziñan, o?
- Oillarrakiñ ez, ez. Bestela! Jartzen zitzaiten buruan, ba, “holako ordutan jaiki behar naiz”. Ta ordu hortako beti tak! Beti tak, zuzen esnatu.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia