Gernika-Lumo (Bizkaia)

Elizara Gernikako Andra Marira

Elizara Gernikako Andra Marira Elizara Gernikako Andra Marira joaten ziren, dotrina ere han irakasten zieten. Errenteri auzoko elizan meza bakarrik ematen zieten. Errenteriako jendea San Juanera ere joan ohi zen, baina bonbardaketan goitik behera erre zuten. San Juan eliza, handia omen zen, ederra, bertan bataiatu zutela uste du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-104-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Elizara Gernikako Andra Marira joaten ziren, dotrina ere han irakasten zieten. Errenteri auzoko elizan meza bakarrik ematen zieten. Errenteriako jendea San Juanera ere joan ohi zen, baina bonbardaketan goitik behera erre zuten. San Juan eliza, handia omen zen, ederra, bertan bataiatu zutela uste du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Errezetan nora joaten ziñien? Errenteridxera edo Andramaridxera?
- Andramaridxera, Gernikera. Doktriñie be hantxe emoten oskuen. Errenteridxen ezebe ez oskuen emoten, mezie bakarrik.
- San Juanera ez?
- E?
- San Juanera?
- San Juan erre ein ebien /einbien/.
- Baina, eurretik?
- Ta gero bota ein ebien. Ta Errenteridxera... Errenteridxeko jentie San Juanera joaten zan, baia gero bonbardeoan erre ein zen ha.
- Baia, zuek joaten ziñien?
- Ni egon naz San Juanen, e.
- Zelakoa zan?
- Ba edarra izen zan e, santu edarrakin elize handidxe izen zan, elize handidxe izen zan. Nire aiztie eta... San Juanen bautizeta dauz, baia guri karmelittetan ibili nintzen lez ni, ba gu zerera...
- Andramarire?
- Andramarire.
- Baia bautizeta nun? Zu?
- Ba... ez dakit /eztaitx/, ez dekot... ez dotsat iñoiz amari pregunteu, non bautize, non bataiatu nazen. Ala Andramari... San Juanen izango zan kontizu.

Egilea(k): zital

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia