Gernika-Lumo (Bizkaia)

Bonbardaketak iraun zuen artean Arratzun II

Bonbardaketak iraun zuen artean Arratzun II Bonbardaketa arratsaldeko hiruretan hasi zen, bazkaldu eta arrapaladan joan ziren baserrira, Arratzura. Zornotzan ere bota zituzten bonbak. Bonbardaketa ostean familien arteko liskarrak hasi ziren: elkar ezin ikusiak, haserreak...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-104-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bonbardaketa arratsaldeko hiruretan hasi zen, bazkaldu eta arrapaladan joan ziren baserrira, Arratzura. Zornotzan ere bota zituzten bonbak. Bonbardaketa ostean familien arteko liskarrak hasi ziren: elkar ezin ikusiak, haserreak...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, baina, ia Pilar, entzun ondo, e? Bonbardeoa hasi zanien, nun egon ziñen zu?
- Baserridxen.
- A! ariñau alde zenduen.
- Atsaldeko hiruretan hasi zen, ta bazkaridxe jan ta arrapaladan baserrire.
- Orduen igerri zenduen?
- Arratzurantz.
- Abieu ein zenduen?
- Hiruretan etor zien abioiek, eta orduen segiduen hasi zien botaten. Amorebietan be bota ebiezen, e.
Ta Merceden mojak.
- Danok? Etxeko danok?
- Ta mojak. Ta hamen za... hamen be mojak. Honek, honek ez zien egon, e! honek geroago ein... soloak izen zien honek, geroago iñikoak diez honek. Baia moja bi-edo hil ebiezen metrailliaz. Ta euren ganien zemat hilde, [...] igon ebanien. Gernike itzel [eon zan]. Beittu be ez arpeire, ezaunek, familia osoak arpeire beittu be ez. Ba ze batzuk ia gero kanbidxe ein ebiezen jentie be. Dana harekin hobeto gauzela, harek emon, emon eitten da, bestiek ez doskuela emoten ezer ta... Dana endredue. Baie gu ez giñen kanbidxeu, e. Niri zera, notaridxoa, etorten dxast firmetako, botoa botateko, ta nik al PNV siempre, ala.
- Kanbixe barik.

Egilea(k): zital

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia