Kanpora alde egin beharra seme-alabak mantentzeko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-104-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ea, Natxitxu, eta inguruko jendeak kanpora alde egiteko joera zuen, ez zegoen dirurik seme-alaba denak mantentzeko. Gernikak ez zuen erraz bururik altxa. Diru asko bildu omen zuten Gernikara bideratzeko, baina gernikarrek ez zuten sosik ikusi.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: GER-104/003
- Kodifikatzailea: Maddi Gallastegi
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerrako administrazioa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Baiña antxiñeko jentie, Ieko (Eako) jentie eta, a ver, Iekoa (Eakoa) ta, Natxitxukoak ta, hortiko jentie asko bakizu nora joaten zan? kanpora. Kuba, Kubara be bai, joaten zien, nortekoak zerekoak be, El Paso, el bar El Pasok eta harek pe bai, norte, nortien, neba-arrebak eta danak. Ee... hamalau ume-eta eukitzen abiezen ta, nok manteniduteko baserridxegaz bakarrik. Holan baiño... ta kosta ein zan, Gernike altxatie e, loteridxe apur bet urten eban, ta harexek apurtxu bet zertu. Baie bota ein ebien /einbien/ dirue Gernikarako, e? Ba ze plazan nik hori erretratue badekot, a ver, esango dotsut /esangotsut/. Plazan egon giñen, eta etor zen alemana, bonbardeau ebana Gernike, bat, [etor zen]. Bueno, gehidxau izan zien, baia, bat, etor zen. Ta harek esan oskun /esaskun/, ba ze, ba, zelan entere diezen eurek Alemanidxen, ba, gorridxek ein dabela zertu... a ver, esango dotsut /esangotzut/...
- Bonbardieu?
- Bonbardeau, eta erre, erre. Ta harek esan euskun /esazkun/, guzurrek dizela. Berak ez, traduktorak. Berak tradutorrari esaten otson /esatentzon/, ta harek erderaz esaten oskun /esateskun/ guri. Ta horrek gauzok. Ta bazterrak diru, asko, diru asko batu ebiela /batubiela/, Gernikarako. Baie Gerniken ez dogu ikusi dirurik, antza Madrilen geratu zan. Goikoa, ze guk ez dakagu, ba ze guri ez doskue emon iñok esplikaziñorik eta.
Egilea(k): zital






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!