Gernika-Lumo (Bizkaia)

Aita kontratista, gorria ez, bizkaitarra baizik

Aita kontratista, gorria ez, bizkaitarra baizik Aita Amorotokoa zuen, kontratista. Gorria zelakoan kartzelara joan beharko zuela esaten zioten, eta berak ezetz, ez zela gorria, bizkaitarra baizik. Aitak ez zekien gazteleraz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-104-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita Amorotokoa zuen, kontratista. Gorria zelakoan kartzelara joan beharko zuela esaten zioten, eta berak ezetz, ez zela gorria, bizkaitarra baizik. Aitak ez zekien gazteleraz.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Dana obrerue, nire aitte albañela izen zan, kontratistie. Ta nire aitteri esan ei otsen /eixotzen/, Txopitea apellidue euken, ta Amorotokoa esan dotsat /esantsat/, ta esaten otson /esatentzon/ ba ze, esaten otsen: "Txopeta, kartzelara joan biher dozu /bizu/, zu gorridxe zara ta", "Ni ez naz /enaz/ gorridxe, bizkaittarra baiño" esaten eben. Ta zerak... baten be esan ei otson /esanitzon/ bankukoak, arkupitan ipin bien, kaiolatxu lako zertxo bat, bonbardeoa izan ta gero, e. Guarda zobil bi haulan. Ta joan ta jefiari esan otson /esantzon/ ze: "Txopitea, no le podemos dar dinero, porque usted es rojo", "Yo rojo no, ¿eh?, bizkaitarra sí, pero rojo no", gure aittek. Ez eban jakin eusker... erderaz, ez amak, ez aittek. Nire aittek hemeretzi urte ezkondu zanien, ta amak 22.
- Karo, Amoroton... Ai, zure aitte, Amorotoko ama ta aitte eukindde, ez eban entzungo...
- Bai.

Egilea(k): zital

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia