Hiru urteren ostean bueltatu ziren Kortezubitik Gernikara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-077-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:02:38
- Erref: GER-077/020
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera
Transkripzioa
- Eta zuek estaziñoan etxe barik geratute?
- Jesus: Ezebez, ezebez! “La palma de la mano, nada”.
- Kruzita: Hantxe ein gendun guk txabolie.
- Ta gero nun bizi ziñien, ba?
- Jesus: Kortezubin.
- A, bai, nun?
- Jesus: Kortezubin, Lendaganien. Lenda. Horregaittik ezetzeon dotez nik harek Piperrenekoak. Barrutibaso be bai. Bai.
- Lendaganen?
- Jesus: Lendaganen. Anjelan onduen. Anjela, Pedro, ha mantxue, Pedro Malaxetxebarria, “los de…”.
- Mateo eta Miren-eta?
- Jesus: Miren ta Mateo ta horrek, klaro. Horren seme-alabak die horrek.
- Malaxetxebarria.
- Jesus; Auzuaz, parez-parez egon giñen han bizitten hiru urte. Gero Gernikera, horra, horra “Calle San Juan”. Baia ha tejebanie izen zan, ha. Tejabanie. Han Legarre zaharrak euki eban.
- Kruzita: A bai. Pedro Arrietak-eta euki eben dendie, hor.
- Jesus: Baiña, ha etxie zan Legarre zaharrana.
- Kruzita: “Aiuntiz”.
- Jesus: “No, Aiuntiz nieto”. Oseake, harek han euki eben “taller de…”. Errementarixe.
- Kruzita: “Ah, sí”. Errementarixe.
- Jesus: Ta hantxe atzeko partien ein eben tejanabatxu bet etorteko. Ze egunaro- egunaro aitte etorten zan. Artoanien jaten eban aittek, Artoanien Errenterixen. Han taberna bat eon zan, Artoana. Karo etorten zan goixien biherrien, jan Artoanien ta gero, atsaldien, bueno gabaz etxera. Ta gu be etorten giñen ta goixien bakarrik egoten zan eskolie. Eskolie Kortezubittik Gernikera; zortzi t´erdietan ya hartzen gendun, hasten zan edo beatzixetan, beatzixetan. Ordu batak artien ta atsaldien jai. Ta egunaro-egunaro-egunaro Gernikera, etorri ein biher eskolara. Ta bizi han. Ta etxie haiziek, eroan.
- Bizimodu gogorra.
- Jesus: Gogorra.
- Kruzita: Gogorra, “ya lo creo”.
- Jesus: Oin kargutu eitten zara ze paseu zan; ze, karo gu umiek-eta jokatu, ta bestie-ta baia gure aittek barruen euki eben dana.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!