Prozesioak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-067-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aste Santuetan kaleetan aldareak zeuden. San Juan elizak erre aurretik izan zuen kokalekua zein den zehazten du. Divina Pastoraren prozesioa ospatzen zen bertan. Prozesioa asko zeuden: Sagrado Corazón, Corpus Christi... Ibilibidearen berri ematen digu.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 13a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: GER-067/027
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Aste Santua
Transkripzioa
- Baiña lehen, osea Sagrado Corazón, kalietan altarak, kalietan ipintten eben. Ta gero ba jentie prozeziñoan kantetan. Ta gero hemen elixa bi egon zien. Oin Etxarte dauen lekuen, kafeterixe? Han egon zan, ha etxe barrixe dau han ba, Etxartien ondoan dau, ”en frente” ha izen zan elixie: San Juan. “La iglesia de San Juan” ta parrokixe. Harek bixek egon zien hemen. Ta han parrokixen zerien, San Juanien, eitten zan prozesiñoa “de la Divina Pastora”. Ta kale guztixek bedarrakaz ta osea, planteute danak elegante Ama Birjiñie pasetako. Ta aintziñe prozesiñoak beti eoten zien: “Sagrado Corazón, Corpus Christi”. Altarak ipiñi kalietan, etxietan holan atara izerak eta geuzek balkoien ta herri guztixe engalaneta eta asko izeten zan. Oin erlijiñoa-ta ez dau ezebe. Prozesiñoak be egon zien Gerniken ta kendu ein eben. Ta Bermion badauz, e! Bermion badauz, baia Gerniken ez. Kendu ein dabe dana. Asike…
- Ze rekorridu eitten eban prozesiñoak?
- Prozesiñoa ba, urten Andra Marixen, bajatu hori aldatza, Faisaneko aldatza ta gero. Ez, ez, holan ez zen izen. Bajatu, osea sartu Andra Marittik “donde está esto, el…”, Jesus! medikuen gauzie zelan da?
- Anbulatorixoa?
- “Donde está el ambulatorio”, handik, aldatzetik bajatu ta gero herrixen erdiko kaletik, “Ocho de Enero” ta handik ein ta gero atzera, igon hortik aldatzetik elixara. Hori izen zan prozesiñoa. Ta jente asko joaten zan ta prozesiño elegantie egon zan Gerniken. Elegantie. Baia, oin ez dau ezebe. Kendu eben ta santuek be asko egon zien. Asko.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!