Gernika-Lumo (Bizkaia)

Gabonetako, Kandelerioko eta Santa Agedatako kantuak

Gabonetako, Kandelerioko eta Santa Agedatako kantuak <p>Gabonetan "Ma&ntilde;ana Navidad..." erdarazko abestia kantatzen zuten kalean. Kandelario Egunekoa ere abesten du. Santa Agedatan berak ez zuen abesten, baina talde asko egoten ziren abesten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabonetan "Mañana Navidad..." erdarazko abestia kantatzen zuten kalean. Kandelario Egunekoa ere abesten du. Santa Agedatan berak ez zuen abesten, baina talde asko egoten ziren abesten.

Transkripzioa

- Eta holan Kandelerixotan-eta be kantetan zenduen?
- A be bai. Ta Gabonetan be bai. Gabonetan, orduen erderaz izeten zan: “Mañana Navidad”. Osea, holan ipiñi ume guztixek, kamiño osoa dana zertunde umiekaz ta kantetan, han kamiñoan.
“Mañana Navidad, comer jalea
Turrón de Alicante, que rico estar.
Mañana Navidad, triste de mí,
el gallo en la cazuela, Kikirriki”.
Ta hori egoten giñen kalien kantetan; osea, Gabonetan hori. Horrek danak galdu ein die. Horrek danak.
- Kandelerixotan?
- Be, bai.
Kandelerixo lerixo,
hatxari ure darixo,
Sagarrari madari,
Eutsi Peru adarrari.
Hori be bai, kandelakaz-ta. Horrek danak.
- Santa Agedatan?
- Be bai. Bueno, Santa Agedetan guk ez gendun kantetan. Etorten zien, baia, etorten zien grupo asko, aintziñe grupo asko, ta baserrikoak-eta. Ta igual gabeko hiruretan-ta. Ta jo aldabak: “bunba-bunba”. Gabeko hiruretan kantetan! Ta altxeu ogetik eta limosnie emoten. Ta etorten zien grupo asko. Ta oin ba oin herriko zerak die, baia lehen jentie baserrikoak igual kuadrillie ta kantetan etxerik etxe. Dirue batzen, ta gero euren jatekotxue-ta eitten eben banketa harekaz diruekaz. Ta oin diferentie da, oin, “grupos de eso pero”. Aintziñe jentie normala normala kantetan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia