Gernika-Lumo (Bizkaia)

Jolasak eta kantuan diru eske

Jolasak eta kantuan diru eske Umetako hainbat jolasak aipatzen ditu. Lehen etxerik etxe abesten joatea ohikoa zen. "Urtebarri barri txarri belarri" abestia abesten du. Gaur egun ohitura hori desagertuta dagoela dio. Baserritar baten diruaren ordez intxaurrak ematen zizkiela du gogoan. Bukatutakoan denen artean banatzen zuten batutako dirua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-067-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako hainbat jolasak aipatzen ditu. Lehen etxerik etxe abesten joatea ohikoa zen. "Urtebarri barri txarri belarri" abestia abesten du. Gaur egun ohitura hori desagertuta dagoela dio. Baserritar baten diruaren ordez intxaurrak ematen zizkiela du gogoan. Bukatutakoan denen artean banatzen zuten batutako dirua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero lehen be, esan dozu, ibiltzen ziñiela kalien?
- Bai.
-“Primeras ta Segundas-ta”?
- Bai.
- Hori zer zan?
-“Primera, Segundas”? Ba, harri bet; osea, marmol zati bet-edo, holan. Ta gero eitten gendun zeragaz, tiziegaz, “con tiza, marcar el uno, el dos, el tres y el cuatro”. Ta gero hankiegaz, harrixe “en el uno”, ta gero “en el dos”, ta “en el tres” ta holan, harrixegaz jolasten gendun kamiñoan eindde tiziegaz gure kuadrotxuek. Ta gero sokan, “a cuerdas”, ta holako geuzetan. Hantxe beti kalien. Ta gero oin galdu dana da, zera be bai: “Urtebarri”-ta, kantetan. “Urtebarri karri” ta “Erregiek datoz”. Horrek danak etxerik etxe egoten giñen gu, kantetan horrek. Ta txakur txiki bet emon ta gero, ene! Joan portalera kontetan diruek. Osea zuk ez dakizu horrek kantak be?

Urtebarri karri
Txarri belarri
Dekonak ez dekonari
nik ez dekot eta niri.
Apalazixo zaldune
geur Urtebarri egune,
zotzak eta paluek
Txori bixarten kontue.
Emongo bozu, emoizu,
bardin emongo badozu.
Zeure begire gagozen artien
emoten jaku berandu.

Hemen gatoz lau,
kanpak joten bi,
emoizu limosnie
Jangoikoagaitxik.
Eup!

Ta gero urteten aban ta: “ala umiek, benga; abe!” Txakur txiki bet emonda. Ala propiñie. Ta gu harekaz diruekaz gero, etxerik etxe joaten giñen kantetan. Oin iñor be ez dator. Iñor be ez dator, oingo umiek. Ta gu hara baserrire be joaten giñen kantetan. Ta baserriko andretxu batek, esaten oskun, harek dirurik ez eban emoten, intxurrek-eta: “aiba, aiba-ta. Datorren urtien be etorri e!”, esaten oskun. “Datorren urtien be etorri!” Ta guk: “bai, etorko gara”. Ta kantetan. Baia baserrixetan be ez zan egon biderik be oingo moduen, ezebez, ezebez! Osea holan estradatxu bet ta handik joaten giñen baserrire kantetan horrek geuzek. Ta Gerniken etxerik etxe kantetan hori “Urtebarri”. Ta gero Erregietan be bai; beste baten kante eitten gendun. Ta oin hori be desaparezidu ein da. Oin ez dator ume bat bez. Jakin be ez dakixe kantziñoak bez. Jakin bez! Ta guk ene! Ze pozik joaten giñen ta gero harek dirutxuekaz… Etxe baten igual, txakur txiki bet; bestien be, beste txakur txiki… Ta gero joaten giñen portalera ta repartidu diruek. Zuretzako honenbeste, honenbeste, honenbeste. Ta repartidu ta pozik.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia