Gernika-Lumo (Bizkaia)

Gurago du lehengo Gernika

Gurago du lehengo Gernika <p>Angelek gurago du lehengo Gernika-Lumo gaur egungoa baino; lehen denek ezagutzen zuten elkar, ez zegoen kanpotarrik. San Kristobal aldera kitanuak joaten ziren eta bertan ikusi zuen lehen aldiz zinema, bertan jarri zuten tela batean. Ostean poltsa bat pasatzen zuten dirua batzeko. Errepideetatik ez zen pasatzen autotik, autobusen bat tarteka baino ez. Lasai-lasai aritzen ziren jolasten. Saraspe inguruan egoten zen Gernikarako muga, mikeleteak bertan egoten ziren jesarrita.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-059-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Angelek gurago du lehengo Gernika-Lumo gaur egungoa baino; lehen denek ezagutzen zuten elkar, ez zegoen kanpotarrik. San Kristobal aldera kitanuak joaten ziren eta bertan ikusi zuen lehen aldiz zinema, bertan jarri zuten tela batean. Ostean poltsa bat pasatzen zuten dirua batzeko. Errepideetatik ez zen pasatzen autotik, autobusen bat tarteka baino ez. Lasai-lasai aritzen ziren jolasten. Saraspe inguruan egoten zen Gernikarako muga, mikeleteak bertan egoten ziren jesarrita.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ahora, bizitteko nik gura neban lehengo Genike geurkoa baiño. Bai. Danak ezetzen ziñen. Hamen, kanpoko jentie orduen, banakaren bat bai egon zan; honek zerak, etorri zienak biherrien hona Astrara-ta, kiputxek, etorri zirenak. Ostantzien ba, gehixenak hamen, danak bata-bestiaz danak ezetzen ziñen. Ze, jentie ba, kanpokorik ez zan egon. Horregaittik, nik gura neban orduen. Ni akordetan naz umetan, hor ikusi zendun San Kristobaleko surtidora? Hara surtidora, orduen ez zan egon surtidorik ez ezebez, han. Plazuelie. Ta etorten zien kittanoak, honek, otso bategaz-ta. “Baila Manuel” hondiño […] memorixen dekot. “Baila Manuel” esaten otsien. Ta holako otso bat, eukitten eban kittano batek gerrittik lotute. Ta gero surretatik eskuen, aroan domiñetako. Ta ezebez, harek otsoak gixajoak ze eingo eban ba, zutunik be, justu-justuen egoan-ta. Apur bat balantzie, hau te bestie. Ta hango bueltako andrak, danak hartu eben [urkitxue] ta joaten zien, jesarritten zien bueltan ikusteko ze eitten daben. Nik lehenengo ziñie ikusi nabena, hantxe ikusi naben. Ipini eben holako izara bat, ta aintziñeko holako karraka handi bet “tarratata” nik ez dakit zelan-eta. Koño, ezebez! Figura batzuk-eta zozer hantxe telien. Ta gero holako kable bat ipintten eben ta neska bat ibiltten zan han, kablien. Ba, zer, metro biko altura barik. Pasetan, batera ta bestera ta gero, pasaten eben holako poltsa bet, zaku bet, ba bakotxak botateko berak gure deuena. Horreaittik ha, geuzie zan herriko geuzek, herri-herrixe. Ez zan gaurko moduen. Geur, adelantuek eta geuzek dauzenak. Ordun, ibiltten ziñen hamen olgetan umiek. Ba, bakizu, fubola ta zerien, kalien. Hor gerra aurrien-ta ez zan pasetan autobuse baiño Ta noizepeñien. Ta klaro, lekue egun guztixen danerako. Gero, han goiko, gu, goittarrak gara, saraspetarrak. Ta etorten zien Gernikera ba, ikusten ba, trena-ta zer dauen ta zer ez dauen. Ta harek, ha jefie eon zan ba, Garaioa, hau bankukoa egon zan jefie, harena? Foralana edo mikeletiek edo ez daitz zer zien, ta harek esaten eban: “chavales, a Gernika no, eh! Nosotros, pa aquí, allí nada. Pa arriba. Nada de ir a Gernika”. Atara kontuk, handixik farmazixetik eta hona behera, zenbat distantzi dauen, e! Eskubete distantzi baiño ez dau. Ta esaten: “de ahí pa arriba”. Eurek eukitten eben han kanpoan halako banku luze ba,; hantxe tabernetan dauzen modukoa, hantxe kanpoan eoten zien jesarritte lau edo bost, denporie emoten ta “en fin, épocas ¡qué épocas!”.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia