Umetan karmeldarren ikastetxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-059-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: GER-059/006
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak
Transkripzioa
- Jesus, bakizu zemat urte dan? Gero eskolara zerera eroan ostien /eroastien/, hona Karmelittetara, “en el año cuarenta y cuatro” edo holan. Gero, haraxe Arratzun jun arte, hantxe eskolan euki osten /eukisten/. Ta ze esango dotsut? Hortik, gehixau…
- Karmelitxetan, mutillek be, egon ziñien?
- Bai. Orduen, ez zan egon parte zaharra baiño eindde. Beste guztixe, ein barik egon zan. Ta, han atzien ipelako bedartzak-ta, egon zien; umiek-eta olgetako leku espeziala, ordun sasoien. Ta ni joaten nitten, bi joaten giñen, neska bat eta neu eskolara alkarregaz; neskie zan, Garaioan alabie, zuk ez zendun ezetuko. Caja Ahorros-en eon zan, ha, diretore. Garaioa, bueno urtiek die asko, harexen alabiaz joan nitzen. Oin, Donostin-eta hortik bizi da, alargundu zen bera. Ta haregaz baiña bakizu zemat urte? Zemat… Jesus!
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!