Bonbardaketa bezperan Arratzura egin zuten alde
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-059-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: GER-059/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren hasiera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Gero hamen, ni gero ni Arratzun […], etorri giñen horra, Gernikara bizitten. Hara, Sala Fiestasen ganera.
- Noz etorri ziñien?
- Pues ze esango dotsut? “Pues, ahí sobre el año”, nire aitte hemen pixuen eon zan. Euki ban “en el año veinti ocho o así”, eukan pixue. Ta, gero ban ni treintan jaixoa naz ta ya treintan Gerniken bizitten. Egon giñen hor, Sala de Fiestas baten ganien. Hori etxie, zerana zan, “este Jesús” Txingau, Txingau, ezetu zendun? Zuk, ez zendun ezetuko. Haren, etxie, haretxena zan ta etxe guztixen, hiru familie baiño ez zien bizi. Ta behien dendie euki eban eurek, etxe-uzabak. Ta bakizu hantxe nik akordue umetan: etxie zarratzen zan ta beste etxe guztixek danak eoten zien ereitte danentzat. Gero, etor zan gerra denporan, hamendik jente asko etorri zan Gernikera, hortik Gipuzku aldetik eskapeute; eibartarrak-eta asko. Honek kiputxek, eibartarrak, Elgoibarkuek eta horko jentiek, Gernikara jo eban asko.
- Armerire be, asko?
- Ez, baiña eskapetan gerratik. Ta horrek hona etorri zienien, geure etxien be, sartu zien. […] lo eitteko-ta, hau ta bestie. Ta Gernike bonbardieu biher dabiela-ta, ez dakit zer-eta, nire aittek hori astelehenien ein zan bonbardieu. Ta domekan atara ta Arratzure eroan gaittun. Osea bizperan zurrumurrue, bonbardeuena ta hartu, ta Arratzun amaittu fameli guztixe. Ta horregaittik atera eban amak etxetik neure bizikletie. Umien terkedadie orduen, horrexek geuzek.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!