Gernika-Lumo (Bizkaia)

Euskarazko lehenengo eskolak I

Euskarazko lehenengo eskolak I <p>Industria kalearen bukaeran zegoen plaza batean egon zen "ikastola", euskaraz ikasi ahal izateko eskola; hain zuzen ere, gerraostean, anbulatorio ondoan bi jesuitek zuten etxean. Industria kaleko maistrak ez ziren gernikarrak, gipuzkoarrak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-052-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Industria kalearen bukaeran zegoen plaza batean egon zen "ikastola", euskaraz ikasi ahal izateko eskola; hain zuzen ere, gerraostean, anbulatorio ondoan bi jesuitek zuten etxean. Industria kaleko maistrak ez ziren gernikarrak, gipuzkoarrak ziren.

Transkripzioa

- Lehen esan dozu ba lelengo ikastolie egon zanien zure aittek han sartun otsuela /sartuntsuela/.
- Eske ya hondiño ni berba eitten nauen lekuen oin, orduen hondiño ez zan egon ikastolarik ezpabe kolejidxoa, monjana. Gerniken ez zan egon, "el publico" bai, "el eso", baia horrek orduen neskak-eta leku onauak hartun biher izen dabe. Bueno, ta gero ipiñi zen ikastolie ta segidxen.
- Nun egon zan hori ikastolie ba?
- Nun egon zan? oin, aber, kalie, lekue galdu de, ez dakitz zegaittik ein daben nik be [...]. Baia lehen frontoie nun egon zan? frontoie, ha kalie izen zan.
- Industria kalie.
- Bai, haxe! hantxe azkenekoa egon zan plazatxu bet, ez zan izen plazie, baia lekue egon zan holako sakona, ta hantxe egon zan, ba zelan esaten da?
- Lokala-edo.
- Lokal handi bet, eta hantxe ein zabaldu eben. Ta gero gerra denporan, hantxe goidxen, hamen zelan. Baia oin ez dau, baia orduen egon zan palazidxo bat, ta ezeunek izen zien palazidxokoak jentien ezeunek, baia ez zien bizi izeten orduen danak eta itzi eben lekue. A bai, izen zien behien beheko partien, abadiek ez.
- Jesuittak.
- Jesuittek. Ta gero gorau guretzako, gorau ez, beherau izen zan, baia leku baten guretzako euskeldun geuzek emoteko, euskeldun geuzek, baia danetariko emoten zan.
- Ta nortzuk zien ba hor maisu-maistra edo nortzuk ibil zien hor ikastolan?
- Kanpotarrak, gernikarrak ez. Señora onak, harek onak izen zien, euskaldunek, giputxe bat ta gero beste bat.
- Giputxek zien.
- Giputxek. Ta zelan izen da giputxek?
- Maistrak esan dozu, señora onak ziela.
- Ta oso oso onak eta ganera ondo hartzen doskuenak esateko geuzek eta, eta hantxe ikasi gendun idazten eta dana euskeraz.
- Ta ze liburu edo ze euki zenduen euskeraz?
- Ba ni ume-umie izen nintzen ta liburuek ez, ezpabe dotriñe izengo zan ta izengo zien holako geuzek, ez e geuze... Uste dot bonbardeoa pasa ta gero ze horrek ariñau izen zien.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia