Itziar Arzanegi Uribe Erretxin

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1924-2016)

Biografia

Frantseskalen (gaur egungo Azokakale) jaio zen 10 neba-arrebako familia batean. Ama gernikarra zuen eta aita Erreziletik (Gipuzkoa) etorritakoa, hortik datorkie "Erretxin" ezizena eta izen horretako okindegia izan zuten urte askoan. Umetan, euskarazko ikastolan ibili zen: lehenengo, Industria kaleko lokal batean; eta, gero, anbulatorio ondoan jesuitekin. Bere aita Gernikako Batzokiko nagusia izan zen eta urte askoan izan zuten preso Bilbon eta Espainian. Frantseskalen izan zuten okindegia, baina bonbardaketan dena galdu zuten etxeko giroa apurtuz: aita preso, bi neba gudari, etxe eta okindegi barik... Mendian babestu zen lehengusina batekin eta hiru urtez Sukarrietan egon zen izeko batenean, Azokakalera bueltatu arte. Beranduago, Artelaken zabaldu zuten okindegia atzera ere. Bilbora ezkondu zen eta bertan bizi izan zen urte askoan jaioterrira bueltatu arte.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-052 2010 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-053 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Frantseskale Bideoaren ikonoa
2 Gerran familia banatuta Bideoaren ikonoa
3 Aita preso Bideoaren ikonoa
4 Euskarazko lehenengo eskolak I Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Euskarazko lehenengo eskolak II Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Gernikako erdialdea Bideoaren ikonoa
7 San Pedroak udaletxeko plazan Bideoaren ikonoa
8 Jesuiten ekarpena Bideoaren ikonoa
9 Bonbardaketan basoan babestu ziren Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia