Bonbardaketaren eguneko oroitzapenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-038-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bonbardaketa eguna zelan bizi zuen kontatzen du. Su-bonbaz eta metrailadorez eraso zioten. Babeslekutik irten ostean, dena erreta eta hildakoen gorpu asko kalean zehar barreiatuta aurkitu zituzten. Etxe barik gelditu zirenez, baserri batera joan ziren.
- Proiektua: Alfabetatzerako Langaiak. Bizkaieratik Baturantz
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Erkiaga
- Data: 1985(e)ko uztailaren 01a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: GER-038/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Gernika-Lumoko Aita Villasante Euskaltegia
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
Astelena, da lagun asko egon san Gerniken. Ferijja egune ixesan da arratsaldeko bostetan asi sien da illuntzeko sortzi txerdijjek arte egon sien botaten... bonbak eta... --selan da ori- susko bonbak eta baitte metralladorie, metralladorie ba bai da gero, ba, andik urtenda dana sue egon san deskenduen nora juan bes, esebes, dana ille kalien, da gero baserri batera jun giñen da antxe egon giñen aldi baten. Gero ostabe etorri giñen barrure baiña emen eseuen arrijje ta sue ta negarra baino.
Gero egon giñen, ba, korupien da korupien gengosala jausi san bonba bat an atzeko aldien, kantoìen da arek ateko, arek atzeko ate lodi bijjek jun sien bera, aixie´putz einjje les, da an egon giñen, ba, arnasarik artu esiñik.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!