Konfesatzeko hobeto Santa Klarara
Aste Santuan, denak joaten ziren konfesatzera; Santa Klarako bikarioak dena "pasatzen" zuela dio. Andra Mariako don Pedro gogorra zen.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 21a
- Iraupena: 0:00:48
- Erref: GER-034/042
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Zuek derrigortute egoten ziñien joaten, ezta, konfesetan-eta?
- Bai. Aste Santuen madre mia! ta joaten giñezan danok Gerniken dauzen mutil guztidxek, bikaridxoa Santa Klarakoa, ze harek dana pasetan ei zeban.
- A bai? ta Andra Marikoak ez?
- Buf! egon zan bat don Pedro, oin Durengon dau, txarra, mortala. Baia Santa Klarako bikaridxoa ez dakitz entzun ta ezer ez zeban entzuten, ta danak paso: "hala, ein, erreze padre nuestro bat".
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!