"Pirineos" esnetegia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-034-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bonbardaketa aurrean, "Pirineos" esnetegia zegoen Gernikan. Bertako iragarki batek horrela zioen: "Yo cansada doña Juana, de ver enfermo a su niño, y ver cómo adelgazaba en su cunita de aluminio, llego al médico asustada y éste dijo sin rodeos: 'darle leche condensada la marca los Pirineos´. Doña Juana agredecida hasta el médico ha besado al ver que su niño sano y fuerte, ya no padece mareos y le salvó de la muerte la leche Los Pirineos". Txokolatea ere egiten zuten.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 21a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: GER-034/013
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Erremedioak , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Bizkaiko lantegiak » Busturialdeko lantegiak
Transkripzioa
- Ademas zan lelengo, nik ez naben ezetu, baia esto Pirineos, "fábrica de leche condensada y". Hondiño bertan, bertan eukin gendun guk fabrikie, ta ariñau izen zan hori. Ta propagandien papela kamaran tope genduzen, ipintten eban: "Yo cansada doña Juana, de ver enfermo a su niño, y ver como adelgazaba en su cunita de aluminio, llego al médico asustada y éste dijo sin rodeos : 'darle leche condensada la marca los Pirineos´. Doña Juana agredecida hasta el médico a besado al ver que su niño sano y fuerte, ya no parece mareos y le salvo dela muerte la leche Los Pirineos". Propagandie. Ta gero txokolatie eitten bien, errazionamentureko txokolatie, txarra, txokolate zantarra, baia bueno.
- Orduen... nik ez dot jakin sekule Gerniken txokolatie ein danik, han eitten zan?
- Txokolatie errazionamenduen emoten otsien jeneroa, kakaguetak eta zerak, ta han txokolatie eitten eban. Ya karameloak eta kondensadie ta horrek ya joan zien, eitten bien txokolatie bakarrik.
- Zelako txokolatie zan?
- Ha txokotalie, ganera hara dana arratoiek ta dana... ta txarra ta emoten oskuen errazionamentue baia...
- Gitxi.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!