Gernika-Lumo (Bizkaia)

Etxean egindako xaboia; sutako hautsa

Etxean egindako xaboia; sutako hautsa Ajangizen etxean egiten zuten xaboia. Bere amamak izarentzat-eta sutarako hautsa erabiltzen zuen, baina amak ez. Arropei xaboia eman eta errekara eramaten zuten garbitzera. Bere etxean ur asko egoten zen, Errenteriako auzora ere handik eraman zuten ura.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-027-060 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ajangizen etxean egiten zuten xaboia. Bere amamak izarentzat-eta sutarako hautsa erabiltzen zuen, baina amak ez. Arropei xaboia eman eta errekara eramaten zuten garbitzera. Bere etxean ur asko egoten zen, Errenteriako auzora ere handik eraman zuten ura.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelan garbitzen zenduezan erropak, labadorarik-eta ez zanien egon?
- Jagoi, jagoiek etzien eitten genduzen guk Ajangizen.
- Eta, zelan eitten ziren?
- Ez dakitz nik zegaz eitten genduzen baia.
- Txarridxen koipiegaz-edo...
- Baten Rotaetxen, Rotaetxen señorie eta kridxerie etor jakuzen inddabatan, inddabak gure dittuela /guttuela/-eta, ta jagoien trukien gure dittuzela /guttuzela/. "Jagoiek han dekuz guk, zerien, armaridxoan ganien zera etzien eindde". Ikusi zittuzen eurek be beittu zotsien /beittutsien/ harexen trukien, eurek etzien ein jagoiek eta inddabie emoteko harexen trukien. Eta guk etzien eindde dekoguzela jagoiek, etzien eitten genduzen-ta.
- Eta zelan ez dakizu?
- Ez. Ahaztu dxate niri.
- Eta heutse ibiltzen zan, surteko heutse?
- Surteko heutse? zetako?
- Garbitzeko erropak.
- Ez. Antziñe gure amumak eukitten eban hori, surteko heutse. Botaten otson ganetik, ipini lelengo izera zahar bat-edo eta gero ganetik ha botaten eutson zuritteko amumak. Baia amak iñoz bez.
- Zuek ez? ta zer eitten zenduen, jaboneu eta gero, errekara edo nora joaten ziñien?
- Errekara.
- Ze euki zenduen etze alboan errekie edo...
- Bertan. Gure etzien ur askok urteten eban, Errenteridxera be geuretik eroan ben ure. Ta bertan be deposittue han egoan ta behien labaderoa eta txorroa daridxola beti. On be halantxik egongo dire han.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia