Gernikatik Frantziarantz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-027-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Lumo
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 14a
- Iraupena: 0:03:26
- Erref: GER-027/043
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Zera dala ta juan ziñien Frantzire ba?
- Ba ebakueu ein ziren jentie.
- Alaba: Zuk esan biher dozu /bizu/ tiok ze biher eitten zeban, ta tiogaz joan ziñen zu.
- Bai. Tiogaz ta tia-ta.
- Alaba: tio ze izen zan?
- Tio Rotaetxen txoferra.
- Alaba: ta ze ordena euki eban? ze ordena euki eban tiok?
- Ez dakitz ze ordena eukiko eban, harexegaz txofer ibiltzen zan-ta.
- Alaba: Itsosora botetan kotxe guztidxek-eta ez ziren ibilli, bestiek sartzen egon zirenien?
- A ez dakitz.
...
- Rotaetxe nor zan ba?
- E?
- Rotaetxe nor zan edo zer zan?
- Ba aginpidie euki eban hantxe, hamen Euskel Herridxen.
- Ministroa, ministroa-edo?
- Ez dakitz zer izen zan.
- Ta lehen txoferra? eta, nortzuk joan ziñien ba hareñe?
- Ta gero zerien egon giñen Algortan. Hametik ebakueta.
- Alaba: Baiña nundik joan ziñien Gerniketik? harek bestiek sartzen eta zuek urtetan nundik ibil ziñien?
- E?
- Alaba: Tian eta tion kotxien sartun ziñienien eskapetako, nundik eskape zenduen?
- Nundik eskape gendun hara?
- Alaba: Nundik joan ziñien bidien eskapetan?
- Kanposantu bide, bide jeneraletik ez, ze igonda egon zan bestiek Burgoko puntera ta. Ta neuk esan notson: "hortik libre-libretik bagoaz tiretuko doskue, ta hortik kanposantutik bueltan joango gara", ta handixik joan gintzezan. Ta orduko goittik behera bajatute Ajangizko Elizaldien hillek ageri ziren, ta sartu kotxien ta joan giñen ta Burgoatik ipilako deskargie ein zoskuen ta [...] burue bajatu behera eta: "beherei behien joan e burue behien dozuezela". Ba pase giñen han Bizkerre parien ta gero ba handik e erreka izkiñetik, Bermiotik Algortara.
- Ta Algortan?
- Algortan gero ein eban ha Frantzirekoa ein zotson /eintson/ Rotaetxek, ta zera barkue bete dala ta jentie bueltan. Danak esaten oskuen /esateskuen/ ze ez joateko ze bete dala barkue ta zerak kanpora altxe diela mahaidxen dauzenak be ta. Ta zerak e, Rotaetxek, guri ofiziñen eingo dabela eingo dabela berak eta sartzeko zerien, barkuen.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!