Elvira Iturri, emakumeen presidentea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: GER-001/011
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Politika » Jarrera politikoak » Emakumeak politikan
Transkripzioa
- Eta bittartien, Elvira Iturri non egon zan?
- Bilbon euki eban etzie. Elvira Iturri be bai Bilbon bixi ixen zan. Ahona etorten zan ba aiñtxiñe-aiñtxiñe antzan beti bixi ixen zien berton, baie gero ya semien estudidxoak eiñdde eta Bilbora joanda, ta hona, antza etorten zien uden.
- A! Uden... Eta hori errekidxetziena-eta, nox ixen zan? Uden?
- Bueno, hori errekidxetziena nazionalak sartu zienien, artez!
- Baia nox sartu zien-edo?
- Ba hemen sartu zien, ba ze, hogeta seidxen ba ixen zan bonbardeoa ta ze ixengo zan sartu zienien ba? Bilboko liberaziñoa hogeta bederatzidxen ixen zan. Ba, ze ixengo zan? Hogeta hamar edo, hogeta hamaika-edo, edo hogeta hamar, edo bat, edo bi-edo. Ba, hortxe! Astebeten bueltan ixengo zan, nik uste dot.
- Ta emakumien presidentie esan dozu zala...
- Bai.
- Zer zan? Emakumien...?
- Hamen egon zan, o sea. Oin PNVn ez dau holako apartekisunik, danak bardin. Baia lehen egon zien, egon zan, antza, antza, horrek gauzak etzien entzunikoak, ze neuk horrek ez dekotez gogoan, baia batzuk emakumek, ta gero gizonezkoak, ta gero beste bat, gaztetxuek. Be bai euki eben euren ee... Oin ez dao gaztetxurik eta holakorik, gaztetxuek. Ze neu, etzien esaten eben, apunteu nenduela gaztetxuetan urtebete eiñ nabenien.
- Jaidxo eta segiden ya afilieta...
- Bai. Halanda ze, ba horixe! Ta emakumen listiegaz, antza, jabetu zien ta orduen eroan zittuezan.
- PNVko zerrendan egon ziren, listen egon zien andrazkoak garbitzen.
- Bai, errepartidute batzuk hona eta beste batzuk hara ta zera ta klaro ba astebetien edo gauzie danan artien garbittu zittuezan danak.
- Orduen andrak be egon ziren politika munduen sartunde...
- Politikan sartunde ez, ezpare ze haidxe, osea zer esango dotsut ba. Politiken, gure etzien sekule ez diez sartun politiken.
- Bai, bai...
- Gure etzien, e, politiken inor ez da sartu sekule be, baie danak sentidu dabe horixe, ta danak egon dire apunteta.
Egilea(k): Kepa Karakuel
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!