Emakumeak garbitzera behartuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santa Klarako komentuan erreketeak eta Andra Mariko elizan mairuak egon ziren. Santa Klarako komentua, Andra Mariako eliza, Guardia Zibilen kuartela, Elvira Iturriren txaleta... zikin-zikin utzi zuten eta hura garbitzeko herriko emakumeak hartu eta garbitzera behartu zituzten; EAJko emakumeen zerrendatik izendatu zituzten garbiketetan ibili beharrekoak. Beraien etxera izekoren bila-eta joan zirela gogoan du. Santa Klarako mojek ez zuten jakin emakume haiek behartuta eta musu-truk joan zirela.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:03:28
- Erref: GER-001/010
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Erreketeak , Politika » Jarrera politikoak » Emakumeak politikan , Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak
Transkripzioa
- Falangistak zenbat denpora egon ziren ba?
- Ba bai, urte batzuetan bai. Urte batzuetan bai, egon zien. Ta horrek danak, ba garbittuteko, ba emakumiek eroan zittuezan. Bai. Neure ixekoa be ibili zen. Batzuk Andra Maridxe garbitzen, beste batzuk... ze Andra Maridxen ta, zerien ta, hori nik ez dekot gogoan, baie etzien entzunde, Andra Maridxen ta Santa Klaran konbentuen-ta antza egon zien moroak eta erreketiek eta holakoak euki ebezan akuartelamenduen-edo. Ta gero antza itxi eben dana txarrikorta bate lez ta horrek danak garbitzen; Guarda Zobillen kuartela, Santa Klara, Andra Mari, Doña Elviren txaleta, ofiziñek ipiñtteko falangekoak, ta horrek danak garbitzeko ba ein zien emakumen listiegaz ta deittu eutsien danari garbittasunek eitten joateko.
- Ta han ixengo zan musutruk.
- A! Klaro, klaro zer esanik be ez.
- Ez ebezan... jateko edo emoten dotsiela...
- Ez, ez, ez. Jaten be etzera. Jaten be etzera. Goixien joaten ziren, egun bat astebete edo halako bat ixen zan ze ensegida ein ziñttuezan, hainbeste pilloa ixen zien ta. E? Ta goixien joaten zien; horixe dekot bai gogoan. Hauxe, hauxe dekot gogoan: egon giñen danok han kontuek kontetan, ee, han bixi giñen Olaetaneko txaletian ta, kontu-kontetan egon giñen ta ez gendulez eukitzen ez giltzik ez ezer, esan dotsut /esantsut/, ba han ezkatzien danok jesarritte, ezkatza haundidxe da, kontuek kontetan ta, halan jo eben ezkatzeko atie. Kalien euki gendun ate bat, eta gero eskillarie eta goidxen ezkatza ta, baia ha be zabalik behekoa ta, gora, goiko atie jo eben. Ta hondiño aittitte Tomas falta ixen zan, ta ha dalakoan, beti joten eban atie sartu orduko ta, nire amak esan eutsan: “aurrera”. Ta atetik, hauxe dekot gogoan, atetik abots batek esan ebala: “Mañana, que vayan, Anastasia Santiago, Margarita Santiago, Maria Dolores Santiago con el balde y el estropajo pa tal hora a tal sitio”. Eta orduen iri eben atie ta txapel gorridxegaz bat etor zen abixue emoten, joateko hurrengo egunien.
- Ta joan ein biher...
- Klaro!
- Ezetz esan ezkero...
- Klaro!
- Ezetz esan ezkero?
- A, bueno ez dakit zer ixengo zan ezetz baie inor ez zan atrebittan ezetzik-eta esaten. Danak artez.
- Bai, ezta? Eta,lehen esan dozu moroak eta erreketiek-eta.
- Horrek nik neuk ez dekot gogoan, ez dotez ikusi ta hori etzien entzunikoa. Antza, Andra Maridxen moroak egon biher ixen eben, ta hemen, Santa Klaran erreketiek. Ta ba hau be etzien entzundxe, ze nik horrek gauzak ez dekotez gogoan, baie etzien entzundxe, Santa Klarako mojatxuek, koittaduek, ba, jakin ebenien zegaittik joan diren garbitzen, ze, antza, ba esan dotsiela /esantsiela/ ba andra batzuk boteko dotsiezela /botekotsiezela/ garbitzen, “ta guk pentse dogu ba soldatara zatoziela”. Ta han batek, neure ixekoak, ez horrek ixekoak, beste batek, beste ixeko batek, e: “Ba ez. Gu etorri gara garbitzen emakumiek garelako, besterik barik”. Ene! Hori entzun ebenien monjatxuek eurek, esaten eban gure ixekoak, atxurregaz ta zikiñik haundidxenak kentzen laguntzen-ta.
Egilea(k): Kepa Karakuel
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!