Gernika-Lumo (Bizkaia)

Gernikako bonbardaketa ostean, Olaetatarren etxean

Gernikako bonbardaketa ostean, Olaetatarren etxean <p>Gernikako bonbardaketa izan eta hurrengo egunean, ama eta biak Belendizera joan ziren, Leginetxekoen txaletera; jende asko zegoela dio. Bonbardaketa ostean, amamaren etxean, aitaren etxean eta Olaetatarren txaletean ere egon ziren. Olaetatarrak Frantzian zeudenez, beraien familiakoak egon ziren bertan, izeko-osabak... Bost urtean lau&nbsp; familia ezberdineko 22 lagun egon ziren. Zabalekoak ere egon ziren bertan. Etxean bizi zirenen izenak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gernikako bonbardaketa izan eta hurrengo egunean, ama eta biak Belendizera joan ziren, Leginetxekoen txaletera; jende asko zegoela dio. Bonbardaketa ostean, amamaren etxean, aitaren etxean eta Olaetatarren txaletean ere egon ziren. Olaetatarrak Frantzian zeudenez, beraien familiakoak egon ziren bertan, izeko-osabak... Bost urtean lau  familia ezberdineko 22 lagun egon ziren. Zabalekoak ere egon ziren bertan. Etxean bizi zirenen izenak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baia gero, hurrongo egunien, joan giñen ama ta ni Belendixera, ta Belendixen, ba nik ez dot jakin nun egon giñen. Egon giñela han txalet baten bai, baia ez, baia antza izen zan Leginetxenekoan txaleta. Hor dekot gogoan egon giñela jende pilloa gabaz. Bueno, ume batentzako ba pilloa ez dakizt, izan littekez igual zortzi, hamar edo, edo hogei, baia neuretzako pilloa egon giñen. Ogera barik, e? Jesarritte. Jesarritte. Ni aman altzoan. Horixe dekot gogoan ta argirik ez gendula euki. Ta mahai baten ganien kandela bat ipiñitte. Horixe. Ta gero dekotena gogoan da beste gauze bat da handik egun bigarrenera, edo -beittu zelako detallie jun behar geratzen jakiezan buruen sartunde- egon nittela ni txaletan aurrien jolastuten, horrek frantses bedar gorritxuek. Frantses bedarra. Beren lorie da hala luzetxue, gorrixketxue. E? Holan, ta harixekin olgetan, halakoxe bedartxuekin egon nittela olgetan hantxe txaletan aurrien ta agertu zen izekoa. Ta nik ikusi nabenien joan nitten arrapaladan beragañe. Ya gero, hortik eta gora, ya, ez nora joan ginen, ez giñen, ez… Hori etxat gogoratuten. E? Gero bai, gero eurrerau badekot gogoan ba nire aman etzien, ba klaro, bestiek danak egon ziren lez Gerniken ezkondute bizitzen, ba danak, amumanera. Ta danak jaten. Ta orduen, ba, han jende askoak egon giñen ze lau etzetakoak, seme-alabanak eta danak amumanien. Ta orduen nire ama ta ni joan giñen neure aitten etsera, Amunara, e? ta nire ama eta ni egon giñen Amunan ba hainbeste hillebetien, hainbeste hillebetien. Gero, ba Olaetanekoan txaleta, ez oin dekien txalettxue ez bare ze lehen egon zan hor behie ta gorantz pisu bikoa. Baia, klaro, gero hasi zienien konpontzen, ba kamiñotik hurrie dauela, ta bota erain etsien ta atzerau erain. Baia klaro, nire ama euzoa izan zalez eta beti hartu-emon handikoa, eurek Frantzidxen egon ziren ta hor egon zien aittitte Tomas, ta osaba Juan Cruz, ta izeko Bernardiña. ta kridxedu bet euki eben, Pedro izena euki ebana. Ta harek. Ta orduen ba, joan giñen bizitten horraixe. Ta horraixe etor ziren be bai biziten Zabalianekoak. Zabalianekoak badakixu nortzuk diren? Hamen, zerien, Seber ikastolan egon dana kontserje urte askoan, Joseba, haren andrie Garbiñe, bueno, haxe, Garbiñen familidxe. Hárek etor ziren be bai hara. Ta han egon giñen gu bost urtien, bost urtien, e? Ez die bost egun, bost urtien hogeta bi lagun, lau familidxe desbardiñetakoak. Zabalianekoak izan zien aitte ta ama, Ziriako ta Juli, ta gero eurek, bost neba-arreba, Luzina, Luzina Gerniken bizi da oin, Jon, hil zen, Itziar, oin Inglaterran dau, Garbiñe, hori horregaz ezkondunikoa, ta Joseba, hil zala oiñtxe urte bi-edo, izen zana udaletxeko enpliedue, ta izan zana uneda baten Ibarrangeluko alkatie; Joseba. Ta euki zittuezan hiru izeko eurekin, aman izekoak: izeko Rosario, izeko Raimunda ta izeko Satur. E? Horrek danak. Gero nire izekoa, neure ama ta neu. Ta gero beste izeko bat geurie, gixona ixen zan neure aman nebie baiña ya alargundute egon zan geure ixeko Petra; geure ixeko Petra beren lau seme-alabakin. Ta gero aittitte Tomas ta ixeko Bernardiña ta osaba Juan Cruz ta kridxedue Pedro, eurek, Olaetanekuak. Danok, hogeta bi lagun, hogeta bi lagun egon giñen.

Egilea(k): Kepa Karakuel

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia