Oñati (Gipuzkoa)

Anaia Santanderren harrapatu zuten

Anaia Santanderren harrapatu zuten Gerra garaian, ihesean, Santandertik Asturiasera joan ziren; han hondartzan lo egin eta Avilesera joan ziren. Handik Burdeosera joatekoak zirela, anaia Juane eta Oñatiko Arralde taxista etorri ziren. Gizonok borrokan jarraitzea erabaki, eta Santanderrera itzuli ziren. Anaia Santanderren harrapatu zuten eta Zaragozara bidali zuten mekaniko gisa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-085-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian, ihesean, Santandertik Asturiasera joan ziren; han hondartzan lo egin eta Avilesera joan ziren. Handik Burdeosera joatekoak zirela, anaia Juane eta Oñatiko Arralde taxista etorri ziren. Gizonok borrokan jarraitzea erabaki, eta Santanderrera itzuli ziren. Anaia Santanderren harrapatu zuten eta Zaragozara bidali zuten mekaniko gisa.

Transkripzioa

- Handi, ba, zeera fan bihar Santanderdi Asturiasea, hurrengo, ya esta! Atzenea! Eta, fan giñan Asturiasea ta erropak eta anaianak eta koiñatuanak eta itxi gittuan etxe bertan. Eta esan gotsan Juaneri “Ba hor ttxi dittuu zuen erropak eta guria badoiau eta zeian”. Ta gero Asturiasen plaian in geben lo. Han ez geukan lo lekuik ez euen guretako ta plaian in geben lo. Eta plaiatik fan giñan Ávilesea. Han barkua. Eta hara be eruan gindduan anaiak, eta beste txofer bat oñatiarra, e... zea, Arralde, eta...
- Gero taxista ibili zana?
- Bai, taxistia zan Arralde. Eta, Juanek esan otsan e "Goazen arrebakin batea, zeera, Frantziara". Zeatik ha barkua zan ya Burdeosea goiazen handik. Eta Arraldek: "Ez. Lutxau in bihar xuau /bixuau/ oinddio, eta oinddiok ez gaittuk fan bihar. Gero fango gaittuk, atzenian". Atzenian? Han geatu zian Asturiasen. Asturiasen ez, Santanderren geatu zian haik. Gero anaia ta geatu zian Santanderren eta han, ba, zeak, legionaixuak harrapau zittuen ta legionaixuak esan osten: "¿Ya hay algún mecánico aquí?” y "Sí, yo soy mecánico, y estos también". Eta han sei bat, gure anaiak ezauketan zittun, “Estos también son mecánicos” y “Bueno, pues tenéis que ir a Zaragoza de aquí”, “¿A Zaragoza?”, “Sí, sí, allí hay un montón de coches averiaus, teneis que arreglar todo aquello”. Ta bueno, “Bueno, pues yo voy a coger la ropa que me han dejau aquí las hermanas y voy a coger ropa”, “Sí, vete, y ven enseguida, ¿eh? Que está el coche esperando”. Fan zan ta anaiai ez otsein emon erropaik, ez gittuela itxi. Baekixen ondo nere anaiak han itxi zittuena baiña, bueno, bueltau zan atzea ta “¿Dónde traes la ropa?” y “No, no me han dado. Mis hermanas que no han dejado, pero sí, yo ya sé que han dejado pero no me han dado”, “Vamos”. Bi legionaixo horrekikuakin atzea. Haik eskopeta zeakin “Tau!” atia, ta “Aiba!”, nere anaia sustauta. “ A ver las ropas de este muchacho” y “No, es que las hermanas llevaron”, “No, las hermanas no llevaron, están aquí. Dígame usted donde están y las cogeremos. Y si no nos enseña ya buscaremos”. Ba bilddurtu, legionaixuakin, bilddurtu! Euretaikuak zian ta! Eta halaxe, emon otsain erropok eta Zaragozaa nere anaia.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia