Gernika-Lumo (Bizkaia)

Gernikako bonbardaketa

Gernikako bonbardaketa <p>Gernikako bonbardaketa izan zenean, umea zen, baina gogoan du bere aitabitxiak babeslekura zelan eraman zuen. Bere ama Abaituatarren oso laguna zen, eta haien etxean zeudela hasi zen bonbardaketa. Beraien alaba Nekanerekin batera soroan etzanda egon zen. Bonbardaketako gauean, Errenteriako zubiraino joan eta soldaduek ez zieten pasatzen utzi. Errenterian pasa behar izan zuten gaua, Gomezanekoan etxean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gernikako bonbardaketa izan zenean, umea zen, baina gogoan du bere aitabitxiak babeslekura zelan eraman zuen. Bere ama Abaituatarren oso laguna zen, eta haien etxean zeudela hasi zen bonbardaketa. Beraien alaba Nekanerekin batera soroan etzanda egon zen. Bonbardaketako gauean, Errenteriako zubiraino joan eta soldaduek ez zieten pasatzen utzi. Errenterian pasa behar izan zuten gaua, Gomezanekoan etxean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Umetakorik ez jata /etxata/ gogoratuten ezer haixe bonbardeo bueltara arte, ez ordura arte ez dekot gogoan ezer. Ez.
- Ta hori bonbardeoa…
- Hori dekot gogoan ba neure egunien, neuk lau urte ein nittuzen egunien, horixe da dekotena gogoan neure aittebitxi, neure lehengusu bet, etor zala zorixonak emoten, ta ez dekot gogoak kanpak jo bazittuezan edo ez, baia antza kanpak jo zittuezan badatozela abioiek-edo, ta dekotena gogoan da trikotien ipiñitte eroan nendula aittebitxik errefujidxora; horixe dekot gogoan bakarrik. Ta gero hortik eta gora ba gero ba gero bonbardeoko egune ba, nire ama izen zan lagun handi-handixe zerena Abaituanekoan amana, horrek Dunixi Abaitua ta horren amana.
- Dunixi Abaituan amana?
- Amana. Dunixi alkatie izen zana lelengoko alkatie gero Franco hil eta gero. Horren aman lagun handixe izen zan nire ama ta horrek bizi izen zien Mertzeden, Larruzeaneko txaletien; Larruzeanekoa behien eta eurek goiko pisuen. Ta orduen arratsaldien joan giñen nire ama eta ni ba haraixe, beren lagunen etzera. Ta bera, euren seme-alabatik gaztiena, bueno gaztiaue gero Joseba eduki ben mutille, baia neskie gaztiena neure edadekoa zan Nekane. Ta hantxe gauzela hasi zen bonbardeoa. Ta orduen dekotena gogoan da zelan han erreka hegalien, arbola azpixetan pare zien eurek persona edadekoak ya danak ta Nekane eta ni ipiñi genduezela itxunde soloan, bardatxu batzukin tapeute, erraman arbolan bardatxu batzukin tapeute, ta bixok eskutxutik ebatute hantxe tapeta. Ta handik arbola azpittik esate oskuen: “umiek ez eiñ zirkiñik, egon geldi, egon geldi!”. Ta gu hantxe bixok geldi-geldi bardatxuen azpixen, horixe dekot gogoan. Ta gero hurrungo gogoan dekotena bonbardeokoa da, ba ni hain izen nitzen, gero be beragaz geratzeko izen nitzen baia, tia estimedue, nik izekoa izen naben estimedue txiki-tikittetik, ta ni gabaz hasi nittela negarrez izekoañe gure dotela /gudotela/ ta izekoañe gure dotela /gudotela/ eta zelan etor giñen Errenterixeko zubira arte, ta ikusten zan dana sue, ta han soldadu batzuk ba ez oskuen itzi pasetan honantz, ta orduen paseu gendun guk gaba Errenterixen. Pase gendun gaba beste lagun bat eukin ban nire aman han Errenterixen beragaz batera Nueva Yorren egonikoa ya alargundute ta familixe barik, ta ha izen zan lehen kontzejala izen dana? Zubizarreta, udaletxien? Bai, dekiena etze bat Ajengizera goazela, alemanan txaleta paseu ta gero. Bueno ba, harexen izeko bat, ta harek bizi izen zien, ha bizi izen zan Errenterixen Gomezanekoan etzien, Gomezanekoan etzie bakizu zein dan? horixe Dunixi Abaituan ama andriena-ta. Han etze pisu askokoa, Maurizio Bilbaok-eta ein bena, han errebueltan Arratzure bidien hartzen dauen, akaburengo iledan Errenterixen, akaburengoa ezkerretara, ha izen zan Gomezanekoan etzie. Ta orduen harexen lagunen etzien paseu gendun gaba, baia etxat gogoratuten hor gabaz ez ze ikusi naben ez, hantxe egon giñena bai, baia besterik ez.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia