Lekeitio (Bizkaia)

Soldadu atzerritarrak

Soldadu atzerritarrak <p>Zita Enperatriz hotela sutan ikusi zuten. Ikaratuta, kobazulo batera joan ziren eta bertan pasatu zuten gaua. Goizean sartu ziren nazionalak herrira. Gerrako soldadu gehienak kanpotarrak ziren: alemaniarrak, italiarrak, frantziarrak, mairuak... Mairuek ospe txarra zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zita Enperatriz hotela sutan ikusi zuten. Ikaratuta, kobazulo batera joan ziren eta bertan pasatu zuten gaua. Goizean sartu ziren nazionalak herrira. Gerrako soldadu gehienak kanpotarrak ziren: alemaniarrak, italiarrak, frantziarrak, mairuak... Mairuek ospe txarra zuten.

Transkripzioa

-Mari Tere Aboitiz: Hori hotelori be, hotela, zelan da? Emperatrixa be, ganbaratik ikusten genduan, dana sua emon eutsen ta sutan, ta ikaratuta. Gero aittak eta tiok erun gaittuzen kueba batera, erun gaittuzen, billurraaz. Kueba batera erun gaittuzen ta hantxe pasa gendun gaba. Ta gero hurrengoko goixian ba sartu zirian ta pasa zan halako, zelan da? Esan ebezen /esabezen/ modura. Haretxek altera eben asko. Ta halantxe [...]. Hamengo halakua halantxeik ixan zan, ebakuaziñoia.
-Juan Uribarren: Gerran ekarri ebezen alemanak, italianuak eta internazionalak guztik ekarri ebezen ta harek "a matar" etozen ta "a matar". Topaten dabenari, zer esaten daben ta "a matar". Gerrara ekarri eben, Euskadiko gerrin kontra ekarri eben italianuk eta alemanak eta. Frantses zantarrak be itxi pasaten alemanari . Traslada, Españira pasaten, frantsesak.
-Elkarrizketatzailea: Ta hemen moroak eta ez zien egon, Lekeition /Lekitton/?
-Juan Uribarren: Moruak eta edozer ekarri eben. Moruari esaten eutsen, jun billa ta… "España morir, Africa resucitar. Vamos a pagar tanto dinero". Ta moruak guztik zoratuta gerrara, geure kontra.
-Beste batek: Jihad.
-Juan Uribarren: E?
-Beste batek: Bai bai, morun mentalidadia bai.
-Juan Uribarren: Ta harek siñistu eitten eben ta harek gero… "España morir, Africa resucitar" esaten eutsenian ta pozik eurak, eoten ei zirian, guk ez dakigu, gu gaztik giñin ta.
-Elkarrizketatzailea: Klaro…
-Juan Uribarren: Harek gerran ebixen ta. Eitten ei eben /eixeben/ moruak, hildakua topaten ebenin, kendu burua, hagiñak urre gorrizkuk eta ikusten baeutsan, sartun boltsan ta gero hagiñak kendu ta…bueno, esakeri be gehixo ixaten da ta… ixakeria baiño.
-Mari Tere Aboitiz: Bai ba horrek donostiarrak ekarri ebezen, horrek, halako guztiok hamen ta…
-Juan Uribarren: Ein ei ebezen ta […]

Egilea(k): Aner Arrate Quintana (Lekeitioko institutua) , Gotzon Galletebeitia Bilbao (Lekeitioko institutua)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia