Mertxe Hidalgo Rekondo

Lumo auzoa; Gernika-Lumo (Bizkaia) (1928)

Biografia

Busturiko San Krsitobal auzoko tren-geltokian jaio zen, aita bertako behargina zen-eta. Hala ere, 3-4 urte zituela, Gernika-Lumora etorri zen bere familia: Asilo Kalzada kalean hazi zen, gaur egun Bengoetxe taberna dagoen tokian zegoen eraikinean. Ama gernikarra zuen eta aita bilbotarra, Gernika-Lumoko alderdi sozialistaren sortzailea eta mitinlaria. Aitaren ideologiari jarraituta, sekula ez zuten dotrinik ikasi eta elizagaz harremanik izan, lehen jaunartzea ere berandu egin baitzuen Bilbon. Bonbardaketan etxea erre zitzaien eta herritik alde egin zuten: Bilbon, Santanderren, Frantzian (Bordele eta Bretainia) eta Valentzian egon ziren; Valentzian aitak trenbidean lortu zuen lanpostua. Nazionalak bertara heltzerakoan, bueltatu egin ziren; aita atxilotu eta heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Askatasuna lortu ostean, Bilboko Euskaldunan hasi zen lanean aita eta Deustura joan ziren bizitzera. Bertan ezkondu zen Mertxe eta 50 urtegaz bueltatu zen bere herrira. GER-107/108 zintetan bere auzoak ziren Xexili Mintegia eta Kontxi "Piñu"gaz batera eman zigun antzinako bizipenen berri.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-107 2012 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-108 2012 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-109 2012 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita Gernika-Lumoko alderdi sozialistako sortzailea Bideoaren ikonoa
2 Aita preso buruzagi sozialista izateagatik Bideoaren ikonoa
3 Elizarekin lotura barik Bideoaren ikonoa
4 Lehen jaunartzea berandu egin zuen Bideoaren ikonoa
5 Busturiko tren-geltokian jaio zen Bideoaren ikonoa
6 "Gernike antortxa bat" Bideoaren ikonoa
7 Denak negarrez Bideoaren ikonoa
8 Ezer barik, soinekoagaz bakarrik Bideoaren ikonoa
9 Gernikatik Frantziara ezer barik Bideoaren ikonoa
10 Errefuxiatu Bordelen eta Bretainian Bideoaren ikonoa
11 Velantziara, errepublikazaleen eremura errefuxiatu Bideoaren ikonoa
12 Aitaren atxiloketa Bideoaren ikonoa
13 Kartzelako bizipenak Bideoaren ikonoa
14 'El Liberal' egunkaria Bideoaren ikonoa
15 Bonbardaketa aurreko auzoa Bideoaren ikonoa
16 Euskara ez galtzeko ardura Bideoaren ikonoa
17 Txakurraren agur beroa Bideoaren ikonoa
18 "La Internacional" eta "Si los curas y frailes supieran..." Bideoaren ikonoa
19 Zentsura eta NO-DOa zineman Bideoaren ikonoa
20 Zartzuelak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia