Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa

Lumo auzoa; Gernika-Lumo (Bizkaia) (1927)

Biografia

1927. urtean munduratu zen aldundiarena zen Asilo Kalzada kaleko "Kamiñeruen" etxean, Gurutze Gorri ondoko "Lertxun" taberna zegoen tokian. Gurasoak ere gernikarrak zituen, kaletarrak hain zuzen ere. Bere aitak diputaziorako egiten zuen lan errepideetako delineatzaile legez. Lau neba-arrebatatik hirugarrena izan zen. Xexili Gernikako historiarekin zerikusia izan duen gertakari bateko protagonista izan zen: Segundo Olaetaren gidaritzapean zegoen Elai-Alai dantza taldeko kidea zen horietako askok Frantziara alde egin zutenean. Gordexolan hasita Santanderrera joan zen bere ahizparekin eta beste kide batzuekin batera; handik, Donibane Garazira joan ziren eta bertan egon ziren lau hilabetez elkarrekin 2.000 ume euskaldun Parisera heldu aurretik, bi urte luzez egon ziren Parisen. Herrira bueltatzerakoan, jostun lanak ikasi eta bi ahizpekin batera denda eta tailerra zabaldu zuen San Juan kalean zuten etxearen aurrean, "Hermanas Mintegia". Bizi osoa aritu izan da batik bat izarak eta txapelak egiten; 80 urterekin egin zuen azken txapela. Nabarnizko Pedro Ondarzarekin ezkondu ostean, Industria kalera joan ziren bizitzera; bi alaba izan zituzten. Grabazio hauetan, joskintzaren inguruko eta Elai-Alai taldearen gerra garaiko zirrikitu guztiak kontatu ditu. GER-107/108 zintetan bere auzoak ziren Kontxi "Piñu" eta Mertxe Hidalgogaz batera eman zigun antzinako bizipenen berri.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-045 2010 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-046 2010 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-107 2012 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-108 2012 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 "KamiƱeruen etxie" Bideoaren ikonoa
2 Aita delineatzailea Bideoaren ikonoa
3 Eskola, dotrina, solfeoa...; Jesuitatarren ekarpena Bideoaren ikonoa
4 Pastelak lehenengo jaunartzean Bideoaren ikonoa
5 Bonbardaketa ostean, Larraurira Bideoaren ikonoa
6 Elai-Alaikoak Gordexuelara Bideoaren ikonoa
7 Elai-Alaikoak Santanderrera eta Iparralderantz Bideoaren ikonoa
8 Donibane-Garazitik Parisera Bideoaren ikonoa
9 Parisko bizipenak Bideoaren ikonoa
10 Elai-Alaiko kideak argazki zaharrean Bideoaren ikonoa
11 Parisko Verdier kardinala Bideoaren ikonoa
12 Gernika hondakinez eta bazez Bideoaren ikonoa
13 Parisko administrariak, abadea, medikua... Bideoaren ikonoa
14 Paristik Gernikarako bidea Bideoaren ikonoa
15 Paristik Gernikara bueltan, aitona-amonen etxean Bideoaren ikonoa
16 Josteko tailerra eta denda Bideoaren ikonoa
17 San Juanetako abestia Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia