Kontxi Zorrozua Zabaleta Piñu

Lumo auzoa; Gernika-Lumo (Bizkaia) (1926-2017)

Biografia

"Piñu" ezizenez ezaguna zen Buztargina izeneko baserrian jaio zen, gurutze gorriaren aurrean, iturriaren atzealdean (gaur egun desagertua). Ama bertakoa zuen eta aita Errigoitikoa. Umetan Pasealekuko eskolan eta Segundo Olaetaren musika-eskolan aritu zen. Bonbardaketan, beraien auzoko Agirre "Agarre" baserriaren sagardian babestu eta hantxe egon zen hiru ordu eta erdiz mobidu barik etzunduta. Beraien etxea osorik gelditu arren, gau hartan Errigoitira joan ziren aitaren jaiotetxera. Gerraostean erizain lanetan aritu zen Alegria medikuagaz, baina behar horiek alde batera utzi behar izan zituen penaz. 12 urtez AEBko Idahon bizi izan zen bere senarrak taberna-jatetxea izan zuen han-eta. GER-107/108 zintetan bere auzoak ziren Xexili Mintegia eta Mertxe Hidalgogaz batera eman zigun antzinako bizipenen berri.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-093 2011 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-094 2011 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-107 2012 Gernika-Lumoko ahotsak
GER-108 2012 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 "Piñu" baserria Bideoaren ikonoa
2 Ohean zeudela hasi ziren etxea botatzen 3 familia kalean utziz Bideoaren ikonoa
3 Piñu baserri ingurua eta auzoak Bideoaren ikonoa
4 Kaleko jolasak eta gaiztakeriak Bideoaren ikonoa
5 Neba-arrebak beti kizkan Bideoaren ikonoa
6 Umetako ibilerak Bideoaren ikonoa
7 "Urtebarri karri" abesten Bideoaren ikonoa
8 Kantu eskean auzoan eta Lurgorrin Bideoaren ikonoa
9 Enbeitatarren ikuak osten; iku motak Bideoaren ikonoa
10 Solfeora eta eskolara Bideoaren ikonoa
11 Erizaintza ikasten Bideoaren ikonoa
12 Liburu bakarragaz oso ondo ikasi zuen Bideoaren ikonoa
13 Mutilekin hartu-emonik ez Bideoaren ikonoa
14 Kanikaka eta sokasaltoan Bideoaren ikonoa
15 Panpina bakarra, jostailurik ez Bideoaren ikonoa
16 "Zure aitte aberatsa zan" Bideoaren ikonoa
17 Aita Kuban harakin Bideoaren ikonoa
18 Natilla zelakoan maiosena jan Bideoaren ikonoa
19 Dotrina ere erdaraz Bideoaren ikonoa
20 Osaba hil zuten Bideoaren ikonoa
21 "Berba eitten bazuen euskeraz, ointxe errixora" Bideoaren ikonoa
22 Saraspe: euskara eta erdararen arteko muga Bideoaren ikonoa
23 Auzokoek ez zuten alde egin bonbardaketan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia