Errekako arrantza kordelekin
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAT-006-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Herriko errekan loina, arrankari eta aingira asko daude. Egunez arrak karakolak eta bareak batzen zituzten eta iluntzean errekara joaten ziren. Kordel batean amua eta arra jartzen zituzten. 20-30 kordel inguru botatzen zituzten eta gauean etxera bueltatzen zituzten. Hurrengo egunean bueltatzen ziren kordelek aingiraren bat-edo harrapatu zuten ikusteko. Behin bi libra eta erdiko arrankari bat harrapatu zuten eta merienda egin zuten.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko uztailaren 19a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: GAT-006/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak
Transkripzioa
Emen erri onetan deukogu erreka eder bat, senetan dagosan arrankari, angille eta loiñe asko. Gure bearra ixeten san egunes, arrak, karakolak eta bareak topetea eta orrek gausa gustiok sartuten gendusen piper lata utzetan. IlIundean batuten ginen iru edo lau lagun eta joaten ginen kordelak errekara botaten, baia bear asko deukea onek kordelok botatea; lelengo imini bear dire antzuluetan arrak, kordelan puntetan, imintxen gendun arri bet kordela uren ganean lotu sereitxen. Ogei edo ogetamar kordel botaten gendusen eta etorten ginan etzera. Gau atan amesetan bere eitxen nendun urrengo egunean ser koiuko ete gendun. Gaubean bakotxa geure etzera joaten giñenean alkarreri esaten geuntzen lelengo ixartuten sanak geittuteko besteari. Elduten siren goixeko irurek edo laurek eta joaten giñen kordelak ataraten. Elduten giñen errekara ta ikututen geuntzen kordelari iya tirekadaren bat emoten badeu angilleren batek. Gure posak lelengo kordelean koyuten bagendusen iru edo lau angille. Bein koiu gendun libre bi txerdiko [arrankari bet eta agas ein gendun berinye bat].
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!