Umetan euskaraz, orain erdaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GRR-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gizona euskalduna du, Atetz bailarakoa, baina erdaraz egin ohi dute elkarrekin. Anaia Ameriketan du, eta hasieran telefonoz-eta euskaraz egiten zuten, baina aspaldian erdaraz. Eskolara joan zirenean ez zekiten erdararik.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2009(e)ko abuztuaren 08a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: GRR-001/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Ez duzue elkarrena hola… pixkat… ezer egiten?
- Bueno, gure elkarren artean…
- Kontajiatu elkarri…
- Elkarren artean igual erderaz egiten dugu gehiena, e?
- A bai, e?
- Bai, bai. [Etzego] atzentzen berari ta ni ere ez. Ta nik dut anaia bat Canadan eta [etzego] atzendu euskara. Horrengatik erraten dut hogei urteak artio dugula estudiatu... ez, elekatuz…
- Canadan, eta euskaraz badaki berak.
- Bai, bai.
- Ta telefonoz hitz egiten duzunian?
- Pues badu urte batzuk ezetz, baia, lemizian, urte aunitzetan, euskaraz.
- Bai, bai, bai, bai.
- Eta orai ere hasi bagina euskaraz, pues, seguruenik ere bai.
- Ze, berak, zer egingo du? Euskeraz ta gero frantsesez edo, Canadan, ez?
- Ez, inglesa.
- Inglesez hitz egiten du?
- Inglesa, bai.
- Inglesa. Zuk ez duzu jakingo inglesik, orduan…
- Nik ez.
- … euskaraz egin behar.
- Euskaraz edo erderaz.
- A, erderaz ere badaki.
- Erderaz. Bai, bai. Joan ze 26 urtetan.
- Ya, ya, ya. Bai, bai, [...], bai.
- Hogeta sei edo zortzi. Zortzi zituelaik, bai.
- Ta zuek txikiak ziñelaik hemen guzia euskaraz egiñen zen, ez?
- Bai, bai. Dena, dena, dena.
- Dena?
- Dena.
- Inguru danak euskaraz.
- Eskolara abiatu ginelik gu, ene anaia zaharrenak ez zakie elekan, gauza aunitz ez zakie.
- Erderaz?
- Erderaz. Dena…
Egilea(k): Josune Aznarez Alkat
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!