Gamarte (Nafarroa Beherea)

Lehengo eguberriak

Lehengo eguberriak <p>Gauerdiko meza entzuten zuten, eguberritako kantak kantatzen zituzten, ohera baino lehen ogia txokolatearekin jaten, ondoren zapatak ezartzen eta hurrengo egunean Jesus haurrak opariak ekartzen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gauerdiko meza entzuten zuten, eguberritako kantak kantatzen zituzten, ohera baino lehen ogia txokolatearekin jaten, ondoren zapatak ezartzen eta hurrengo egunean Jesus haurrak opariak ekartzen zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bon lehenago ibili gira erraiten eguberri...
- Eguberri eta hoitan gu haurrak ginelarik, eta eguberri bon, alegerak ziren zeren eta guJesus haurra eta badakizu, sinestia bazen izigarri, Jesus haurrak gauzak ekartzen ziela ta dena.
- Jesus haurrak ekartzen zien.
- Ba ta gauzak eta pentsa ordian bon, sekulako otoitzak egiten gindien eta ez gindien pitsik ukaiten galdegiten ginielarik, ez baitzen ukaiten ahal ere.
- Hor duxu, hor duxu!
- Ta ordian denek zapatak ezartzen gintxin han eta gero eguberritan eta atzetan afaiten gintxun, ta gero afal eta joaiten gintxun Gamartetik Lakarrarat denak gazte guziak elgar besoz-beso kantuz, eguberriko kantutan, han gauerdiko meza intzun eta berriz eta gure etxetik Lakarrako elizarat baxun hiru kilometra; ta ordian gauerdiko mezatik landa hal-hala Jiten gintxun eta gero etxera jin eta gero xokoleta; ordian xokoleta hun bat egiten zuxun
- Ah bon.
- Xokoleta ogi gorritiaikilan, ta burra, hura burraturik eta hura jaten gindixin.
- Ados.
- Eta gero oheratekoan, zapatak ezartzen eta gero pentsa biharamunian jeikitzen gintxun airez aire, ordian ardurenian eta iranja bat eta berriz eta Jesus haurra xokolatezkoa eta bizpahiruna eta "couleur", "crayon couleur"-ak, ta gero baginixin kusi batzu eta Izpuran eta hek baizuten gehiago gauza, ordian hen eta hek liburiak eta berri-berriak baitzuzten, hen liburu batzu eta ukaiten gintxien, gu [okastatiak] gintxun eh!
- Bon, bon, bon, eta orroitzen zirea zer kantatzen zen ordian, zer kantu ziren eta?
- Eh eguberriko, oraiko kantu hok berak. Ah ba, ba, ba.
- Beraz horiek kontserbatu txu.
- Horiek kontserbatu txu ba, ba, ba, eguberriko kantiak llehenago, beti berak txu.
- Eta gauerdiko meza.
- Ba, ba beti gauerdiko meza gauerditan ba, ilunpeka joaiten gintxun.
- Eta ordian eta ze presenta, ze opari ekartzen zauzien Jesus haurrak, ze presenta, ze ukaiten zinuten eguberriz?
- Ba erran dauxut iranja.
- Iranja?
- Iranja eta Jesus haurra xokoletezkoa bere xapaten barnian eta gero eta bizpahiru eta "crayon de couleur" eta badakixu kolorezko zerak, lapitz horietarik eta gero liburu bat edo beste.
- Ta kontent.
- Ta gu kontent ginen, Jesus haurrak ekarri baitzien.
- Beraz ziek ez zinuten erregerik edo Olentzerorik edo ez zen hola.
- Non, non, non. Olentzero, Olentzero Jesus haurra zen. Eta Olentzero're orai da eh! Zonbait urthe hotan hasia bakarrik.
- Hemen lehenago ez da holakorik izan.
- Gero, gero "Papa Noël" jin zen, ta ba.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia